XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZOZOAK - Bai jauna.

LEONEDER - Beraz, otsokillo, ba-dirudi zu zerala lapurra.

- Eta kontrako arrazoirik ematen ez ba-diguzu zigortua izango zera.

- Ukatuko al dezu, salakuntzak dion bezela, gauza dirdaitsu batekin igaro ziñala gabaz.

OTSO - Ori egia da.

- Ortan pekatua aitortuko det.

Arkumetxo bat lapurtu nuan Ernio mendian.

Umeak goserik neuzkan.

Griña baldin ba-det arkumetarako orregatik da.

Baiñan ez naiz erraztuna jateko zalea.

LEONEDER - Arrazoi aundi bat da.

- Pekatu ori barkatzen zaizu, gauzik gaiztoena iñori ez duan errua botatzea bai-da.

- Beraz, onekin, aski degu axaria zigortzeko, bere burua zuritzen ez ba-du.

- Beraz, bizia edo egia.

- Zergatik zabaldu zenuan otsoaren izena?.

AXARIA - (Zerbait beldurtzen asia) Zozo mikoteak esan zidanez, zakur itxurako pizti beltz-beltz omen zan.

LEONEDER - (Zozoari) Egia al da ori?.

ZOZOA - Egia da, nik esan nion.

- Axariak esan bai-zien irukoteari otsoa izan zitekeala.

- Nik erraztunak gorrotatu eta xixariak maite ditut geien-geien, gizen-gizen daudenean.

LEONEDER - Zerbait gordetzen dezu ezkutuan.

- Iduritzen zait erraztun jalea ez zerala.

- Baiñan zer dala-ta besteren izena aotan ipiñi?.

ZOZOA - Irukote au nere kabira etorri bai-zan ea erraztuna gorderik neukan ikustera.

LEONEDER - (Aurtxoei) Nork esanda? ZOZOA - Mikak lenago, gero axariak.

Mikak gauza beltz bat zala an ibilli zana, eta onek, otsoa izango zala.

Ongi daki au irukote onek.

LEONEDER - (Irukoteari) Egia al da? IRURAK -Alaxen da.

LEONEDER - Zu axari jauna, ez dakigu zein arrazoiarekin, baiñan bazter guztietan azaltzen zera egia naspillatzen.

- Arrazoiaren bat ba-dezu jokabide ortarako.

OTSO - Besteren isatsekin kendu nai ditu orrek bere etxeko euliak.

LEONEDER - (Asarre) Ixo, zu ixo otsokillo jauna, galdetzen zaizun arteraiño.

OTSO - Uuuuuu....

LEONEDER - Jaun-andreak, entzuleak: bi oien artean egin bearra izango det Salomon`en justizia.

- Biak il.