XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARGIÑE - Erosi degun erraztuna ez bai-da edozer gauza.
Ikusiko den, ikusiko den nolaz esaten digun Antxon`ek gusto ona euki degula erosterakoan.
TXANO - Zerbaitegatik esaten din amak, gaur edo biar etxekoandre onak izatera iritxiko gerala.
Dana-dala, a zer poza amonarena, biar bere egunez, basera joan eta gure oparia artzen duanean, bere irurogeitamar urte osatzerakoan.
(Une ontan axaria azaltzen da, zeletari).
ARGIÑE - Amari erakutsi bear al zionagu ba?.
TXANO - Ez zekiñak, ba.
Antxon`ekin mintzatuko gaitun.
Anaitxo bizkorra zeukanagu gero, ta berarekin batera egingo diñagu egitekoa.
ARGIÑE - Onena, noski, amak besterik esanarren ez bai-gera oraindik ollandatu...
Ara! eta ba-zetorren Antxon.
LENENGO AGERRALDIA (Antxon)ANTXON - Ala moduzko gauzarik arkitu al dezute kale ortan? TXANO - Oso pollita, Antxon, oso pollita.
Amona zoratuko dek ikusten duanean.
To, ikusi zak erraztun au... zoratuko dek, bai.
ARGIÑE - Baita basoko txori ta piztiak, bere dizdizeraz itxutzen diranean...
ANTXON - (Kajatxoa iriki eta begiratuaz).
Bene-benetan, oso ederra! Balio dezute erosketarako.
Nik, gaur edo biar eskontzea pentsatzen detanean, zuek bezelako andretxo bat artuko det.
TXANO - Maribel, ura... urrezko txikordak eta begi urdiñak dituan uraxe.
ANTXON - Ea, ea txorakeriekin, errespeto geixago zuen anaiari.
Eta, orain, biarko eguna bitartean pitxi onekin zer egin bear degun, degu emen pentsatu bearra.
TXANO - Orixe ber-bera ari giñan izketan.
Amatxori esan, edo ez esan.
Eta esaten ez ba-diogu nun gordeko degun, ta... onela ari giñan.
Zer derizkiok, Antxon?.
ANTXON - (Burua igurtziaz) Amari esan... nik ez nioke esango.
Onela jarraituko nuke, gure erosketa onetzaz ezer ez dakialarik.