XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANTXON - Eta amonarena! Eskerrak ez geniola ezer esan amari.
TXANO - Bai, ongi egon intzan ortan.
Esan ba-genion...
ARGIÑE - Ama ere tristeturik.
Eta gu naigabe geiagorekin.
ANTXON - Lapurra zein dala esango zenuteke, ordea? TXANO - Auskalo! Lorontziaren inguru guztia lur zipriztiñez betea dagoalarik arratoiaren bat, esango nuke.
ARGIÑE - Eta katuak, zergatik ez?.
ANTXON - Ez dakigu aztarrika edo mokoka zabaldu duten lur ori.
- Au lanbidea! Nork, baiñan? ARGIÑE - Aizak, Antxon.
- Egia al da ontzak gabez ikusten dutela? ANTXON - Egia.
- Baita xaguzarrak ere.
TXANO - Txitxariak billatzen zebillen txoriren batek jango zuan, txitxaria dalakoan.
ARGIÑE - Satorrak igotzen al dira goi oietara? ANTXON - Ez det uste.
Muskerrak bai, musker berde oiek...
ARGIÑE - Ea erriko lapur-koxkorren bat izan dan.
Gutxi fia...
ANTXON - Joxe Arrapatu ori izatekotan, baiñan ez da leioraiño igotzeko gauza.
TXANO - Iskallera bat ekarrita, agian.
ANTXON -
ARGIÑE - Xorgiñen batek, leikena da.
TXANO - Egon... ta zer iduritzen zaizue kakalardoren batek xomorro bilketan?.
ANTXON - Iduritzen zaian, lerdoarena egiten ari gerala.
- Onuzkeroz, erraztuna or ez dagonez, ta egunak izango dizkiñagula ortaz pensatzeko.
- Orain amonarengana joan bearren gaitun, ta amonatxoaren etxetxoa or baso orren atzekaldean, oso urruti zegon.
- Izketan gelditzen ba-gera gabak arrapatuko gaitu bide erdian.
TXANO - Eta otsoa aterako... ARGIÑE - Eta ortz eta letagiñ zorrotzak erakutsiko.
ANTXON - Eta bere atzaparretan jausiko... Abitu gaitean, ba.
NESKATILLAK - Goazen, zuzen-zuzen.
Baiñan, begira or mendizaleen gidaria.
ANTXON - Gure Emeterio Arrese`k ain ongi abestutako txantxangorria.
TXANO - Sarri kantatzen digun txantxangorria.
Begira, or zeok geldirik guri begira.
Zein garai egokiagoa berari kantatzeko orain baiño?.