XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berdintasunik ez, baiña saiaketa aundia bai, elkarrengana urbiltzeko.

4`gn: Idazteunetako Irakurgaiak, orixe, IRAKURGAI diralako, entzuleentzako begirune aundiz euskeratuak dira, euskalkieri geixeagotan amor emanaz.

Baiña Mezaren EGUNEROKOA ta SAGARAK edo Eukaristi-otoitzak, leenago ere esan dugunez, askoz bateratuago ta elkarren berdiñago euskeratuak dira.

Au guztia onela burutzekoan, ezin ukatu, Krutwig eta beste zenbaiten jokabidearen zearo alderantzizkoa artu zuala asiera-asieratik Euskeratzaille-taldeak: Aiek, tamalez, BATASUNAREN izenean euskaldunon arteko zatiketari eragin ba`zioten, Liturji-itzultzailleen taldeak euskalki bakoitzaren nortasunari begirunerik aski gordeaz batera, euskalki ta euskaldun banatuon baterapena lortzearen billa jokatuz.

Ori guztiaz, zenbateraiñoko baterapena lortu dan?.

Krutwig, Aresti, Kintana, Haranburu-Altuna ta lagundiaren asmoetako batasun-berdintasun presazko ta ezarria alde batera utzirik, elkarrengana urbiltzea ta elkar ulertzea naiko ongi lortu dala esan bear.

Batetik, euskalki bakoitza zertxobait besteetara irekitzea lortu da, soil-soillik euskalki bakarrekoa izateko ordez.

Bestetik, berriz, nork bere euskalkian ematen zaion Liturjii-euskeralpena ulertzen duanak, naiko aixa ta erraz ulertuko du beste edozein euskalkirako Liturji-itzulpena ere.

Ezin esan, beraz, aurrera-oinkada ez danik elkartze ta baterapenerako bidean.

AITORPEN BATZUK Arazo oni buruz ari geralarik, gogoratzekoa da Mitxelena jaunak zer zion Arantzazu`ko billera aietan: <. (Ikus, EUSKERA XIII 1968 247`gn or.).

(EUSKERA XIII 1968 302`gn or.).