XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso gogoan gordetzen duan beste langintza bat ere burutu zuan: KRISTAU-IKASBIDEA.

Ain zuzen, Gasteiz Eliz-barruti osorako berritu egin zuten Astete`rena.

Lekuona`k euskeratu zuan, gero ORIXE`ri ikertu-erazi, ta urrena arzipreste-talde baten esku ipiñi; talde onek aste beteko elkar-langintzan aztertu zuan.

Azkenik, Euskaltzaindia`ri aurkeztu zion Lekuona`k, Azkue ta Altube`rekin elkar-izketan eztabaidatzen zutelarik.

Eta au guztiaren ondoren, Eguzkitza`ri eman zioten, egitura bera gordeaz, bizkaieratu zezan.

Beste era batera adierazten ditu gauzak A. Villasante`k (Hist Lit Vas 393`gn orr.), baiña Lekuona berari ikasita dakizkidanez, goian esan bezela izan ziran lanak.

Bestalde, A. Villasante`k betiko akatsak eta terminachos egozten ba`dizkio ere, iñork ez lezake ukatu, aurrerapen aundia lortu zutela euskera garbiagoa, obea, argiagoa egiten.

Euskeraz besterik ia ezer irakurriko etzuten ainbeste ta ainbeste euskaldunen ikasbiderako benetan garrantzi aundikoa izan zan KRISTAU IKASBIDE berria.

Ortan egindako elkar-langintzak, eta euskera errikoi ta elizarakoa lantzeak, mesede aundia egin-bide zion eta gaitasun berezia eman Lekuona`ri, gero burutu bearko zuan itzulpen-lan bikaiñerako.

BEREZIARTUA GOTZAIAREN ERAGIÑA

Batikano Bigarrenak Liturjia`ri buruz erabakia, 1963`go gabonillaren 5`ean onartu ta sendoturik eman zuan Paulo VI`gnak.

Bereala asi ziran itzulketak, Liturji edo elizkizunetarako itzak erri-izkuntzetan eman aal izateko.

Igandetako Irakurgaiak euskeratzen beintzat oso goiz asi ziran Bellok`eko Beneditarrak.

Andik laister asi ziran baita Franziskotar batzuk eta Pasiotar zenbait ere Lekuona`tar Manuel tartean zutela, Epistolak eta Ebanjelioak euskeratzen, euskeralpenen azterketak taldean elkarrekin egiten.

Aldi artan Gipuzkoa`ra etorri-berria genduan Bereziartua`tar Lorentzo gotzai jauna.

Batikano Batzar-Nagusiko erabakiak bere eskuz aurrera atera nai zituanez, Bereziartua gotzai jaunak berak izendatu zuan talde aundi bat euskeralpenak egiteko.

Gutxi gora-beera onela ziran gotzaiaren asmoak: bere ordezkari, Yarza`tar Franzisko izendatu zuan Liturji-itzulpen eta argitalpenen arduradun nagusi.

Baiña aldi berean, euskeratzailleen bateratzaille ta burutzat, Lekuona`tar Manuel jauna.