XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aste-egunetako otoitzak, eta bi urtez bein txandatzeko Irakurgaiak ere ez dira lan gutxiren buruan euskeratuak, oraindik argitaratu ez ba`dira ere.

Zergatik atzerapen ori? Argitara emandako guztiak, jakiña, leenago esan dugunez ALDI BATERAKO argitaratuak dira.

Egiteke dagona, beraz, azken-argitalpena da.

Eta au... ongi antolaturik egin nai, luzarorako eraturik eman nai, azken-itza bailitzan burutu nai.

Baiña ori guztia, nola egin, euskeraren inguru-marian dabillen borrokak bizirik dirauan bitartean?.

Orra, bada, luzapen edo berandutzearen arrazoietako bat.

SALMUAK ere elkar-lanean azterturik dira, ORIXE`renak oiñarritzat artu ta zenbait ikutu egin ondoren.

Eguneroko Apaiz-otoitzak egiteko liburua ere bere otoitz eta irakurgai, aurrera daramate azken-aldi ontan.

Aipa ditzagun Sakramentuak emateko otoitz eta jardun berriak ere: BATAIOA ta EZKONTZA nagusienik, baiña AITORTZA, SENDOTZA ta APAIZGINTZA ematerakoak ere euskeraturik dira.

Azkenik, baita ILLETA elizkizunetarako bear diran guztiak ere.

Esan dugunez, 1964`gn urtean asi ta gaur 1976`go iraillaren 14`an orain ere jarraitzen du euskeratzaille-taldeak jo ta ke bere lanean.

Iraupena bear du, noski, beste doai bikain askoren artean, orrenbeste urteren buruan itzulpen-lanari jarraitzeko, etsi gabe ta eten-gabean jarraitzeko.

Eta ontan beste iñork baiño areago ta iraupentsuago jarraitzen du ere maixu dan Lekuona`tar Manuel jaunak.

Bein ontara geranez, aipatzeko da Etxezarreta`tar Eustasio jauna ere, azken-urteotan bera bai-da taldearen biltzaille, argitalpenen arduradun eta beste gauza asko.

Esan dezagun, azkenik, gutxiago biltzen dirala gaur elkar-lanera.

Izan ere gisa ez-berdiñetako eragozpenak dirala-bide, Dorronsoro, Elustondo, Gaztañaga biok, Ansorena e. a. ez dira talderatzen lanerako.

EUSKERALPENETAKO LAN-EGIKERA

Bearrezkoa dala esango nuke, arlo ontan zenbait zeaztasun ematea.

Batetik, tartean ibilli ez danak ere zerbaiten berri izan dezan, laburki bederen; bestetik, Lekuona jaunaren eskua ta trebetasuna nagusienik ontan agertzen diralako.

Edozein zati euskeratu bear zalarik ere, lan-tresna asko ipintzen genituan esku-eskura: (...).