XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta ez bakarrik H ori, Euskereak badauka beste ez-yatorrizko otsak; begira L eta LL, N eta Ñ, S eta Z, V eta B, I (yota) eta JOTA, indar azentu edo acento de intensidad Zuberoan eta, H-kin, germaniko kutsuaz.

Moda au (Hachena) gure egoaldeko euskalkietan, idazkeran beintzat, Naparroan kluniazense aldian sartu zan, baña gero galdu zan yatorrizkoa ez zalako (Ikus Grammont, Traitè de Phon len aitaturikoan pag. 164).

Iparraldeko euskalkiak beti euki dabe egoaldean sartzaira andia, ex bakarrik lenengo Renazimentoan, bigarrenean ere (Echepare; Leizarraga); bardin frantzezak, provenzalak gure euskal-yakitunetan indar andia euki eben (agirietan zarrenenetan, Refranes y Sentencias 1956 eta).

Gaur, gaur norbatzuen asmoa H ori esakeran (pronuntiation) eta idazkeran (eskritura, ortografia) barriz sartzeko, nire lantxo au irakurri dabenak erabaki begi.

Eta ez-yatorrizkoa, eta ez-bearrekoa (idazkeran?) eta bai kampotarra eta ez iraunkorra.

Euskal-batasunerako egokia?....

Akitano-inskriptionetan ugari eta sarri agertzen da benetan H ori, baña yakin bear dogu Keltatarrekin batera azpiratuta edo lotuta Germanotarr-talde batzuk etorri zirala.

Gure ANDERE (ANDRAKA, Bizkaian) euskalki guztietan H-gabe da; bardin NESKA (ez NESKHA) alemanez NIX (Ikus ) Niskae inskription batean.

Beste baten geiago onetzaz.

Amaitzeko. Itzaldi edo Konferentzia batean idatzi nebana agertu gura dot orain.

Euskera da gure erriaren izena eta izana, Euskalerriarena; bere biziaren suspergarria da, baña bakarra eta bakartuta dagoanezkero, edonundik arnasa artu-bearra dauko.

Eta Palestinan gertatzen dana, gure artean ere gertatu da aspalditik.

() Konferentzia orretan esaten neban Melville J. Herskovits tik artuta: .