XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iruñeko kongresu jauregi-entzutegiko eraikuntzaren eta kudeaketaren balizko pribatizazioari buruzko galderaBiltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak Iruñeko kongresu jauregi-entzutegiko eraikuntzaren eta kudeaketaren balizko pribatizazioari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.
Galdera hori 1998ko martxoaren 25eko 21. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Iruñean, 1998ko apirilaren 20an
Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía
Hona Ramón Bultó Llevat Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilari jaunaren erantzuna:
1.- Jauregia izanen denari buruzko zer azterlan edo bideragarritasun plan egin ditu edo eskatu ditu Nafarroako Gobernuak?
Nafarroako Gobernuak,
Eskura dauden zerbitzuetan eta eskatutako beharretan oinarrituz, kongresu jauregi-entzutegirako eredu bat eta berari dagokion bidegarritasun-plana osatu dituzte.
Ezaugarri hauek, ideia-lehiaketa egiteko eredu gisa balio izan dute.
2.- Iruñeko kongresu jauregiaren eraikuntza eta/edo kudeaketa pribatizatzeko asmoa al du Nafarroako Gobernuak?