XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GORAKUNDEEgun garbi eder batean, oñak bideratuz
Uzta-erditze ikusgarriz, eguzkibera,
ain emea dan goitasun, igarotze legunez
begiak egarbera, Iainko aztarna alaitsuz...
belardi, landa, baso, mendi, arnas berriz
Iparra bigun, gozoki dator bai, lurrera,
ur azaletako uin bereziakin itzegiñez,
Eta, goi, bidari taldeak duazten bitartean,
arnas billa, biderik bide... bai, ondarreta,
zelai, errekondo, itzalpe atsegiñetara,
eguzki ta aize billa duazen bitartean,
ni ere, nereak narama bai, zerbaiten pozez
tantai urtetsu, larre, soro ta, baserriakin
unea, uneka gozartuz, bideari galdetuz,
Eta, eskurakor dabil aizea egun garbiz
dana, bidetasun goigarri baten doiñura;
Izadia zutituz dana, bai, belar, landare...
gogo-elebidezko amets, edertza betean,
ikusgai xamur ta, oargarrienak laztanduz
alako, txori, enara azkarrak bezela,
ioan-etorrizko irriztada arin-ariñez,
T'itxaropenezko egungiro barneminduz,
(igeskorra izanda ere gure etorria)
garo-usai oiantsu, bidondo itzalgarriz
begiak argiz bete ta, biotz-oñak arinduz
alako, betiratze sakon, geroko munduz
emai intziritsu bat, betimiñez dabilgu,
zerbaiten kezkaz, bizitzako bide estuan