XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HOBEKITZEN DELA IDURITZEN ZAIOAintzinat doa ene lana.
Salmoen bigarren zatia dut bakarrik berritz finkatzekoa.
Otoi! Jaun Printzea, ez kexa ene osagarriaz: gorabeheren gatik ere, ez da funtsean hain txarra; eta ez naiz errexki lotsatzen diren hoitarik.
Badut esperantza, bururaino helduko garela.
Mendi-kaskorat heltzerat goazi; gero ez dugu jausteaz bertzerik izanen.
Printzeak Londresetik sistatu duke:
Lau egun berantxago, artatzerat doa Duvoisin kapitaina:
Ondoko hastean, berritz, burua doi bat nahasia duela dio:
Otsailaren 15-an, Bardotzetik: Aroa goxatzen ari du: dena ere on, urek utzi dauzkidaten oinazeen eztitzeko.
Eta Martxoan: Hemen airea biziegi da enetzat, gorputzean dabilkitan errumatisma hunekin.
Ez nau lan egitetik gibel-arazten; bainan burua laster unatzen zait eta ezongiak lana utz-arazten daut, berritz lotzeko haatik istan baten buruan.
Eginaren xuxentzeak ehunetan geiago akitzen nau eskuararatzeak baino; hasi orduko gogoa airatzen zait edo lokartzen: irakurriari ohartu ere gabe irakurtzen dut.
Burua halako itsas-burrumba batek dauka.
Jainkoak daki noiz bururatzen ahalko dutan berritz irakurtze hori, artetan eskuararatzeari piska bat lotuz.
Bardotzetik joanen da Abendoaren lehen egunetan; hori, lehen-lehenik bere haurren eskolatzearen gatik.
Otsailaren 19-an Bardotzen da berritz.
Harat-hunata eginen du beraz, bere lanari beti dagola.
Huna Jeremias eta Baruk profeten liburuak eskuararatuak; ez baitut sekulan holako lan dorperik egin...
Buruen buru hatsik ere hartu gabe...
Ene akidura!...
Egun osoak iragan ditut deusik ezin eginez; okaztatua nintzen: ez nezaken ere ene lana berritz irakur.
EZ DA AMOR EMAITEKOTANApirilaren 9-an: Huna azken Profeta ttipiak eskuararatuak: Makabearren liburua hasterat noa.
Azken ukaldia: huntan aurdikia izanen da Jerusaleme zaharreko gaztelua.
Bai, bainan Testamendu Berri guzia itzultzekoa du oraino; eta ez zaizko hameka ilabete baizik gelditzen, eman hitza atxikitzeko.
(Beretik gero).