XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egun heietan, Mezopotamia handizki aintzinatua zen.
Hirietan baziren gaitzeko jauregiak, tenplo aberatsak.
Baziren parrastaka margolariak, obra ederrak lantzen zituztenak.
Bainan, zernahi izanikan ere, ez zen itzalik gabeko eskualdea: tokiko jainko faltsuen ohoratzeko, gizonak hilik, eskaintzen ziozkaten.
Delako Ur herrixkan bizi zen bihotz handiko gizon bat Abram, talde baten buru.
Ez zakien jaun horrek Jainkoak hautatua zela populu berri baten sortzaile izaiteko.
Egun batez ohartu da, Jainkoa bihotzean mintzo zitzaiola:
Jarraitzaile, sinestedun, berehala hustu zuen eskualdea, Terah bere aita xaharrarekin.
Bidean abiatu zen gaitzeko kamelu-talde batekin eta zernahi kabalekin.
Pausalditik pausaldirat, Eufrata deitu ibaiaren hegitik, hirieri hurbil ezarriz beti etxolak xutik.
Ipar-aldean gora ailatu zenean, kasik Haran ibaiaren sorgietaraino, etxolak xutik ezarri zituen, pausa luze batendako.
Han hil zitzaion Terah bere aita xaharra.
Abram eta bere iloba Lot-ek deliberatu zuten hego-alderat jaustea,
Libaneko zolan barna, heltzen dira Kanaango lur aberatsetarat.