XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jetsemaniko baratzetik eta Golgota gaineraino.
Salmoak adi-arazten daukun haren hil-oihuaren samina!.
Jesu-Kristok lurreko anaientzat jasan pairua, irabazi salbamendua kristauek dute beren mendeko anaientzat aintzinat ereman behar eta eremaiten.
Jesu-Kristo ez da beretzat sortu, beretzat bizi izan, ez eta bertzat hil.
Gu ere ez gare guretzat sortu: ez gare behar guretzat bizi, ez eta guretzat hil.
Lafitte apeza ikusi dut Baionako eritegian, begia beti erne, bainan esku-muturrak ubelduak.
Ez zioten itzerik sartu; bainan ezin sendiaraziz, hainbertzetan ziozkaten esku-muturrak sistatu, iduri baitzuten kurutzean itzatua izan denaren eskuak.
Huna gizona, huna apeza, huna bere Herriarentzat bizi izan dena eta orai, bihotzean dauzkan guzientzat, pairatzen duena.
Ezin mintzatua zen; bainan, mihisen artetik, egin daut tiroa bezalako behakoa, esker-emaile eta otoitz-egile.
Zer ote zion azken behako horrek?.
Hortaraino behar zuen Lafitte euskal-apezak apez izan, hortaraino Kristotua....
elorri-korona buruan,
kapa gorria soinean.