XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Apirilaren hogoi-ta batean, aita Alberto Begiriztain-en ehorzketak Lazkao-n.
Ataundarra zen; eta, 1908-an Beloke-ko aitak Gipuzkoan zaudelarik, fraidegaietan sartua.
Ainitz zor dio Lazkao-ko fraidetxeak, euskal-liturgiak ere, bai-eta Aralarreko artzain eta beilariek.
Beloke-n bizi izana da bere gazte urtetan.
Ez zituen orduko orroitzapenak ahanztekoak.
Guk ere gogoan daukagu eta bihotzean zer ongi-etorria egin zaukun Belokeko gazteri, Alemanen urte beltzetan.
1980-an, gure arterat gonbidatu ginuen.
Haren erantzuna:
Ondoko urtean, Lazkao-ko guziekin etorri ahal izan zen:
Maiatzaren hemeretzian, Mendekoste biharamunean, hemen ginuen Zirarda Irune-ko jaun Artxapezpikua, Zabalza Bikario Jenerala lagun.
Zazpi urte badu inguru hautako serora espainolak, urtean behin, Beloke-n biltzen zaizkigula.
Kar handiko hitzaldia egin dauku elizan; eta, bazkal ondoan, Seroreri eman diote Naparroako eta Espainia guziko zer nahi berri.
Ekainaren 9-an, Mgr Vincent Baiona-ko jaun Apezpikua Beloke-raino etorri zaiku; eta, azken agurrarekin, hau erran dio erdaraz, denen izenean, aita Abadeak:
1975-an martxoaren 21-an, oraiko aita Abadearen benedikatzea.
Eta lehenago, 1965-an:
Zuhaurek duzu-eta, 1970-an, hemen apez ordenatua.
1975-an, aboztuaren 31-an, gure ehungarren urteko egunean, zu zintugun Meza-nausi emaile.
1979-an, urtarrilaren 7-an, Paue-ondoko gure fraidetxe berritua zabaltzeko besta-egunean ere hor zinen.