XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kalera irten ziren irurak, zerbait artu ondoren.
Irukotea irten bezain laister agertu zan biurgune batean Lamont, bere maletatxoa eskuan zuelarik.
- Ona, gure sendagille ospetsua... - esan zuen Flint`ek, eskuetan izkillu bana zuelarik -.
Atera ezazu izkillua!!.
Izkillurik etzuen, ordea, atera Lamont`ek.
- Ire soiñean bi zaurirekin aldegin omen ukan emendik.
Sendatzera zergaitik ez intzadan etorri?.
- Zu erailtzera etorri naiz, Lamont!!.
Atera ezazu izkillu ori!!.
- Astirik izango duk ortarako, Flint.
Bizkar-eman zion au esanaz, bere bideari jarraitzeko asmoz.
Belarri ertza ikuituaz joan zitzaion Flint`ek bidali zion berauna.
- Geldi ago, Flint!! - esan zion bere lagunak -.
Atzetik eta eskuan armarik ez duelarik ez dezakek gizon ori erail.
Galduak gaituk, bestela.
Bere bideari jarraitu zion La mont`ek, ezer gerta ez ba`litzaio bezela.
Lixuba egiten ari zan Babette atarian, Lamont iritxi zanean.
Sendagille aren aurpegia ikusi utsak adierazi zion neskatxari zerbait gogorra gertatu zitzaiola.
- Zerbait gertatu al zaizu? - esan zion, artega.
- Errian dugula Flint, alegia.
- Eta? - Beragana noala, oraintxe.
- Arren, orrelakorik!!.
Galdua zera, bestela!!.
- Erkina ez naiz, Babette.
Berak ere ba-daki ori.
Erailtzen ba`nau, berriz, zureak izango dire etxe au eta gauza guztiak.
Sendagillearen bularrean esku biak ipiñiaz itzegin zuen neskatxak.
- Bizirik nai zaitut, bizirik!!.
Sendagillearen lepotik zintzilikatu eta ezpaiñak musukatu zizkion, gero, biziki.
Neskatxari begira egon zan une batez, aurpegia kizkurturik, Babette`n losintxa ark asaldatu izan ba`lu bezela.
Indarka egin zion bultz neskatxari gero.
- Ez berriz orrelakorik, Babette, arren!!.
Zalapartan irten zan etxetik, kaleruntz.
Betty`ren
Antxe zegoen Flint ere, bere lagunekin.
- Oraintxe diagu garai, Flint!!.
Izkilluaren su-giltza nork leenen zapaldu zuen ez dago jakiterik.
Beraunaren eragiñez sal-maia jo eta zerraldo erori zan Flint.
Odolez gorritzen ari zan Lamont`en alkandora zuria ere.
- Eta, zuek? - esan zien Flint`en lagun bieri.
- Zure aurkakorik ez dugu ezer, sendagille.