XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zer esan gura dau merezimenduaren itzak? Nor-bera gai, duin, saridun edo zigortua izatea gure zeregiñetan!.
Argi ikusi bear dogu gaur gure EUSKALERRIAN, itz onen esaera aldetik nai ta sarituak izanda, zeozer geiago egin bear dogula, ainbeste arazo eta ostopo basterrean alboratzeko, gure NORTASUNA
Gure Gurasoak, arimaren itza artesa, leiala eta benetakoa itzi euskuen eredu lez, guk milla zatitan apurtu doguna, gure erriaren bizitza ezinduan ikusien laguntzaz.
Konturatu bear gara, itza ARIMA biurtzen danean, dana egiten dala
Bere doñua, beste berezitasun bataz agertuko zan gure belarrira, gure Arimaren barruraño joango zalako.
Ori izango leiteke eguneroko ogi sariduna Euskalerrian bizi-garanentzat, eta ez JAINKOAgandik urbil, eskuaren luzetara egotea bakarrik.
Gure Gurasoak
Zergaitik? Gure erria oso zaarra da eta baleiteke irakas-aldi oso onak eukitea.
Bestela, erri txikerra gara, eta gaurko ganorabako xautzaileen (
Begitu zergaitik jokatu bear dogun ARGI eta GARBI.
Orregaitik EUROK (gure gurasoak) ziren, eta guk izan-bearra daukagu ERRIA izateko; bai seme/alabai, ERRIA eta JAINKOAREN bidea argi itziteko.
Gure ASKATASUNEZKO BIDEAN.
Gure ERRIAREN NORTASUNEZKO BIDEAN
OR BAI ERRIA !!!
OR BAI MEREZIMENDUA !!!
ATUTXA 'tar PAUL
ZORNOTZAN
1998-ko URRILLAN 10ean