XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guzti honi
Zuzenago, guzti horren barnean Ilustrazio guztia sostengatzen duen filosofia jakin bat dagoela esan beharko litzateke gehienez ere.
Eta, zuzenago, alderen alde Ilustrazio guztia pasatzen duen razionalismoaren (Descartes) eta enpirismoaren (Bacon) arteko teinka eta borroka beharko litzateke seinalatu, astiro-astiro, Ilustrazio-aldia aurreratuz doan eran, enpirismoaren nagusitzez eta kartesianismoaren itzaltzez erabakiko dena.
Ilustrazioa,
Batez ere kontu egiten badugu, aldi honetan egiaz filosofo gisa aipagarrienak direnak ezin daitezkeela, besterik gabe, osotoro ilustratutzat har, beren obra nagusietan, hain zuzen.
A) EZAGUTZAREN ARAZOA Ilustrazioko filosofia guztia gai nagusi gutxi batzuren inguruan mugitzen da eta gai horiek ere, funtsean, batetara bihur daitezke: ezagutzaren arazora.Hau da, Ilustrazioko filosofiak
Asmo hau obratu nahiz, bi jokabide kontrarioren artean, hau da, elkar ukatzen eta osatzen zuten razionalismoaren (dogmatismoaren) eta enpirismoaren arteko teinkan desarroilatu da Ilustrazioko filosofia.
Oro har, enpirismoaren langile, filosofo britanikoak (F. Bacon, Hobbes, Locke, Hume) ibili dira; kontinentalak (Descartes, Malebranche, Spinoza, Leibniz), aldiz, razionalistagoak agertu dira.
Dikotomia hau gainditzeko Kant-en saio bortitzak hertsiko du, hain zuzen, Ilustrazioa.
Baina biek, razionalismoak (modernoak) zein enpirismoak, natur zientziak dituzte eredu metodologiko, matematikak bereziki, Ilustrazioko filosofia ororen ezaugarri nagusitzat horixe jo bait daiteke.
Alegia, beti ere, eta beti aristotelismoari kontrajarririk, filosofia zientifiko bat bilatzen da, zientziazkotasuna justu eredu matematikoaren arabera ulertuz.
B) ARISTOTELE KRISIANXIV. mendeaz gero Aristotele krisian erortzen da, humanistek kupida gabe erasoa, F. Bacon-ek azkenik
Metafisika aristotelikoan bi puntu eroriko dira batera: errealitatea esentzia aldaezinez eta genero eta espezietan hierarkizatuz osatzen dela dioen teoria ontologikoa (ontologia), eta esentziok ezagutzera iristeko moduaz irakatsi duen teoria gnoseologikoa (gnoseologia).
Natur zientzia modernoen aurrerakadaz, Ilustrazioak errealitatearen ikuspide pragmatista nagusi erazi du, alegia, errealitatearen ikuspide kausal-mekanikoa, ez teleologikoa eta ez esentzialista, teoria mailan errealitatea adigarritasun matematikora bihurtzen saiatuz (formula matematikoen antzekotara), baita giza zientzietan ere (moralean, etab.).
Galileo-z gero garbi geratu da zenbakia, espazioa, denbora, mugimendua, ez direla adimenaren funtzioak beste ezer, zientzilariaren kantitateak neurtzeko lanean.
Azkenerako, bada, errealitate guztia lege zientifikoek espresatzen dituzten lotura kausal-mekanikoak baino ezer gehiago ba ote den, sortuko bait da problema edo, behintzat, errealitateak
Hein berean, errealitatea bera ez da
Aro Modernoaren hastapenetan problematika gnoseologikoa dago: zer balio duen gure ezagutzak, nola den posible, zenbat den posible eta zertarako, eta ontologia, errealitatea zer den, arazoa, guretzat zer den, bihurtzen da.
Biraketa hau nominalismoak aspaldian eta, gertuago, eszeptizismo humanistak eta erlatibismo erlijiosoak prestaturik zeukaten.
Aro Modernoaren atarian F. Bacon, etab. metodo zientifiko baten premiaz aski kezkaturik bazebiltzan, kezka hori Descartes-en filosofiako arazo nagusi bihurtuko da, harez geroko filosofia guztikoa bide batez.