XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zahar ta gazte, esker eta eskuin;
Eskualdun gare ala ez?
Bakoitza bere nortasunean
Goazen denok batasunez!!
.

KANTUZ ETA ITXAROPENEZ
(Xenpelar-eren doinuaz).

Kultura zaharrak bide berriez
Aurrerantz' eroango gaitu;
Katigatuta gelditu ba'rik
Askatasunez jarraitu
.

Sustrai zaharretik bide berriak
Zabal zabalik ditugu:
Zer izan garen ahaztu bagarik
Gaurko egunez jabetu
.

Mundu guztiaz parte hartzeko
Ez dugu bildurtu behar:
Mundu orokartarrenak gare,
Ahaztu gabe nor garean
.

Eskuak eta eskualdun bihotzak
Elkarren zintzotasunea:
Denok batera joan gaitezen
Benetako maitasunez
.

Lagun onari lurra ematean
Anaitzat aurkitu ginen;
Zubi berri bat egin dezagun
Gure hizkuntza salbatzen!
.

Bihotz zabalez gaur eskatzen dut,
Eskualdun Anai Guztiei!;
Bihotz zabalez bihotz apur bat,
Batzuei eta bestiei!

Mila bederatzireun eta
Hirurogei ta hamabost;
Eskualdun denon batasunean
Bide berri bat nahi dot
.

Bide berri bat nahi dut eta
Zubi berri bat eskatze'ut;
Zubi berri bat eskatze'ut eta
Bide berri bat nahi dut
.

Zubi berri bat nahi dut eta
Bide berri bat eskatze'ut;
Bide berri bat eskatze'ut eta
Zubi berri bat nahi dut
.