XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XALBADOR-EN GORAZARREZ. DOHAINA ETA LANA

Ez da jorratu behar
Ez den landarerik,
Lurrean heldu denik
Ez eta bertzerik:
Gaur ere jiten daike
Landare hartarik,
Bainan deus ez dezake
Hark bere baitarik,
Jabeak ez badio
Emaiten artarik.

Huna kantuz, emanak
Nik zonbait abisu,
Konprenditzeko badu
Jendeak askitsu;
Gero-re izan dadin
Kantu eta pertsu,
Jauna, zuk otoi zerbait
Zerutik egizu,
Gure behar orduen
Berri baitakizu.

Zonbaitek uste dute
Sortuz geroz behin,
Bihia segur dela
Hazi onarekin;
Ez badugu laguntzen
Handi ta ont dadin,
Landare hoberena
Galduko da berdin;
Uzta nahi duenak
Behar du lan egin.

Airea: Nondik hartu: