XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eskola aurrean, ongi jantzitako aita eta ama guziek Muno Jaunari begiratzen diote.
- Oporretara zoaz, Jauna?
- Afrikara zoaz, lehoia ehiztatzera?
Patxi besotik tiraka ari zaio:
- Aizu aita, irri egiteko zen...
Eta lasterka, eskolako jolas-eremuan desagertzen da.
Muno Jauna ez zen inoiz hain barregarri sentitu.
Kokotsetik belarrietaraino gorritzen da eta briu-brau itzultzen.
Arin-arin urruntzen da, atzetik zenbait irri-karkaila entzuten duela.
- Pagatuko dit, haur deabru horrek! marmaratzen du lanerako bidean.
- Eta zer, Muno, oihanetik edo? botatzen dio zuzendariak.
Uste nuen eskolako ateraldian parte hartu behar zenuela...