XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BANGLADEX 1971-ko abenduan askatasuna lortu zutenetik, lehen aldiz ekainaren 7-an bozkak izan dira Bangladexen.Bozka hauetan irtengo dena orain bi urte ta erdi Pakistanenpean ziren denboretan egindako bezelatsu izanen da.
Garaipena ardietsi den arren, bengalako lehen ministroak ba du zenbat buruhauste; Ekonomia gerlak lurreratu du, eta egoera triste hontan segitzen du.
Janariak urrin dira, nahiz bide batez zuzendariak aiserian bizi diren.
Laborariak berriz, zorretan leporaino sartuak dira, haien kontura bizi dira laborantzako aberats-espekuladoreak; bestalde, batez ere lur zati baten jabe ez diren horiek, jauntxo horiengandik jasotzen dute bizitzeko dirua, eta gero, hartutako diru hori hiru aldiz haunditu itzuli behar!.
Lanik gabe diren laborari horiek, lanerako adinean direnetarik % 30 egiten dute.
Edukazioko sistemak, klasikoa baita Indiakoa bezala,
Bainan
Horrengatik, nahiz
Bainan lehen Pakistarren eskuetan ziren fabrikak nazionalizatze neurriarekin, Estaduaren Kapitalisma sortu da, eta erregimen moderatu honek, sozialista dela errateko aukera ematen dio.
Bengalako Estaduaren lau pilaretako bat, sozialismoa omen da.
Komunista alderdiak eta arras-ezkerrekoak... aintzineko historioetan ezkertiarrak pertsegituak dira.
Arras-ezkerreko ziren lau kazeta debekatuak izan dira.
Oposizionea, errepresionearen bildur da.