XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¿Nork artu bear du Bulda santua?.Bulda bat baño geiago ba-dela esan bear dizugu goiko galde oni zuzen erantzutekoz.
Beste Buldak berriz beartsuak edo berdin dana, Bulda oiek damazkiguten (ematen dizkiguten) eskubidetaz aberastu nai duten guziak.
Eta
Bulda santua artzeko
Onela bizi diranak ez dute, ba,
Eta Bulda onen eskubidez baliatu ditezke oiek, kontzientzi-saririk gabe, Buldaz zillegi dan egunetan aragia jateko ta beste eskubideak artzeko.
Eta Aita Santuak ez ditu beartzen eguneroko
Kruzadako Bulda berria bikia da.
Bata eliz-gizonentzako, ta erritarrentzako bestea.
Bientzako emango dan limosna berdiña izango da, bakoitzari dagokion motakoetan.
Geroztik eliz-gizon aundizkiena bost (5) pezeta limosnaz eta beste gañerakoena irurogeita amabost (0'75) zentimoz.
Eta erritarrentzakoak berdin bakoitzarentzat bere mallean.
Bulda onek eskubide aundiak dakarzkigu.
Induljentzi asko; elizkizunetarako ta illobirako eskubideak, barkatu zallak barkatzeko ta bellak (botoak) aldatzeko erraztasunak.
Induljentziei dagokienaz bi itz esango ditugu.
Induljentzi osoa urtean bi aldiz (bi bider) aitortu ta Jauna artuz (al ba-da); ta, ezin balitz, Pazko aldian beintzat Jauna artuz eta egun aietan induljentzi ura irabazteko asmotan.
1.ª Elizak beartzen gaituen egunaz landara baru egiten ba-degu, edo egun oietan barutzera bearturik egon gabe baru egiñez edo baru ezin egin duenari orren ordez Apaiz-Aitak edo konfesoreak egiteko ematen duen ordañezkoa egiten bada.
2.ª Pekatuan ba-geunde, artaz biotzetik damutuz.
3.ª Aita Santuaren asmotan aozko otoitz zerbait egiñezkero.
Kruzadako bi Bulda artzen ditunak egunean bi aldiz irabazi dezazke induljentzi auek.
Bulda ori artzen duten guziak zillegi dute edozein egun eta otorduetan esnakiak, arraultzak edo arraia jatea.
Geroztik baru eguna danean ere, zillegi da barua austeko ta apaltzeko esne, esnaki, arraultza edo arraia jatea.