XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arazoa erabaki gabe dago eta hemen aipatu besterik ezin dut egin.
6. JUSTIZIA AUZITEGIKO KONTROLAAmaitzeko Justizia Auzitegiaren errola zein den eztabaidatu nahi dut hemen, laburki izanik ere.
Alde batetik Estatu kideen zigortzeko potestatea mugatua da, zuzenbide komunitarioarekin bat etorri behar duelako.
Auzitegiak hor zeregina badu, eta orain arte nahiko jurisprudentzia interesgarria eman du, kasuz kasu.
Bere eskutik zuzenbide komunitarioak eragin destipifikatzailea eta deszigortzailea dauka, baina kasu batzuetan baita eragin zigortzaile ere, Yugoslabiar artoaren aferan ikusten denez.
Elkartearekiko iruzurra hortxe dago eta iruzur horren aurka borrokatzeko beharra nabari da.
Garbi azaldu beharra dago iruzurrak gu guztion interesa eta dirua jotzen duela.
Iruzurraren aurkako borroka auzitegiei ez dagokie, baizik eta maila guztietako herri-arduralaritzei, neurri juridiko eta praktikoen bidez.
Auzitegia horren jakitun da, zalantzarik gabe.
Borroka hori bide ezberdinetaz egin daiteke eta horietako bat zigorra da.
Kontrolak, ikuskatzaileen arteko elkarlana, arduratze egitarauak, erantzukizunak benetan esijitzeko gogoa, egindako kaltea ordaintzea eta antzeko neurriak ere har daitezke.
Baina zigortzea azken neurria izanen da.
Hertsakortasuna suposatzen duenez autoritatea eta legitimitatea ere eskatzen ditu: indarra eta zilegia.
Indarra zigorra inposatu ahal izateko.
Zilegia zigortu ahal izateko.
Estatu kideek beren tresna hertsakorrak Elkartearen eskutara jarri behar dituzte.
Baina aurretik, legezkotasuna printzipioak agintzen du.
2. urratsa azaldu dugunean hutsune asko ikusi dugu.
Lehiaketa zuzenbidean garbi dago, baina nekazal politikan batere.
Garbi egon beharko luke beti nork
Maila honetan sistema edo ordenua behar
Baina hori ez omen da aski.
Ideia argiak ematea legegileari ere dagokio.