XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Eredua Ikaslea bakarrik dagoela eta irakaslearen nahiz aholku eman dezakeen norbaiten laguntzarik ez duela suposatzen du eredu honek.

Liburuak goian aipatu diren oinarrizko elkarrizketak ditu, eta halaber trebatzeko ariketak, oro har irratikoen antzekoak.

Hizkuntz ariketez gain (elkarrizketak, egiturei buruzko ariketak, rol-jokoak), badira gramatikari emandako atalak, eta formen erabilera-ereduak, hizkuntz egituren eta funtzioen ulertzeko bidea ematen dutenak.

Testak eta azterketak Lehenengo urtearen bukaeran test bat egingo da ordurarte ikasi diren edukiak kontrolatzeko.

Horren helburu bakarra ulertu den edo ez egiaztatzea izango da eta, administrazio-arrazoiak direla medio, test hori erraz notatzeko galdesorta motakoa izango da eta ordenadorean erabiltzeko modukoa.

Test honek, lorturiko hizkuntz gaitasuna zehazki egiaztatzeko baino, ikaslea bigarren urtean ere hizkuntz ikasketak jarraitzera bultzatzeko balio handiagoa izango du, beharbada.

Testaren zati bat telebistaren bidez burutuko da, ikusi diren programen pasarte batzu aukeratuko direlarik horretarako; ondoren, aukera anitzeko edo erantzun gisa egia edo gezurra eskatzen duten galderak jarriko dira.

Ikastaldiaren bukaeran, herri-unibertsitateek eratu duten VHS-Grundbaustein Englisch delakoaren azterketa berrian izena emateko aukera izango dute ikasleek.

Erdal hizkuntzari dagokion komunikazioaren arloan lorturiko gaitasun orokorra egiaztatu nahi du azterketa honek, eskatuko den maila Grundbaustein eta Threshold direlakoen dokumentuetan definituaren heinekoa izango delarik.

Lehenengo urtearen bukaerako azterketari kontrajarriz, kasu honetan ez da izango ikastaldiaren bukaerako azterketa soila; oraingo honetan, argi eta garbi egiztatu nahi da ea azterketara doanak erdal hizkuntzan gaitasun maila jakin bat lortu duen.

Nola testa hala azterketa herri-unibertsitateen Federazioari dagokion Azterketa-Zentruak ikusi eta baloratuko du.

Ikastaldiaren erabilera Ondoren datozen sugerentzia hauek adibide soil besterik ez dira, ikaskuntz programa gutxi asko trinkoetan media desberdinez nola balia daitekeen adierazteko.

Bi adibide ematen ditugu: 1. eredua, osatuena, ikasleek gelako ikaskuntza jarraitzen dute, euskarri tekniko guztiak eskura dituztelarik, eta 2. eredua, telebista, irratia eta autodidaktentzako materialaren laguntzarekin lana etxean egiten dutenei zuzendurik dagoena.

Eredua Eredu honek suposatzen du ikasleak asteko 90 minutuko ikastaroa jarraitzen duela eta honako bitarteko hauek dituela:
- irrati-programa
- telebista-programa
- magnetofonoa
- magnetoskopioa
- ikasliburua eta ikastaldiari dagozkion kaseteak.

Nola egin:
1. Ikasleek telebistako emanaldia ikusiko dute beren etxean;
2. ikasleak ikasgelara etorriko dira lehendabizikoz eta ikasliburuarekin eta kaseteekin bertan lan egingo dute;
3. ikasleek ikasgaiarekin zerikusia duten idatzizko lanak egingo dituzte beren etxean (irakurketa eta idazketa);
4. ikasleak ikasgelara etorriko dira bigarren aldikoz; magnetoskopioa erabiliko dute eta emanaldiaren bigarren zatia landuko;
5. ikasleek telebistako emanaldi berbera berrikusiko dute etxean;
6. ikasleek irratiko emanaldia entzungo dute beren etxean;

Irratiaren eta telebistaren euskarriak eta autodidaktentzako materiala erabiliko dira.