XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ipar Alemaniako Irratia
- Mendebal Alemaniako Irratia
- Austriako Irratia
- Suizako Telebista.

Erakunde horietako adituen taldeak elkarlanean aritu dira multi-mediazko ikastaldia programatzeko, lantzeko eta argitaratzeko orduan.

Batzorde horrek proposaturiko projektua bat zetorren bai Alemaniako zenbait telebista-sozietateren asmoarekin (ingelesa ikasten hasiberri direnei zuzenduriko sail berri bat burutu nahi bait zuten) bai Herri Unibertsitatearen (DVV) eta Europako Kontseiluaren (CCC) nahiarekin, nork bere proposamenetan mugatutako irakaskuntz eta ikaskuntz helburuak gauzatu nahi bait zituen ikastaroetan.

DVV delakoak helduen heziketaz arduratzen diren Europako beste zazpi herritako zenbait erakunderekin batera, irizpide erreferentzialetan oinarritzen diren hizkuntz testen sistema bat eratu du.

Sistema honek, 1963an indarrean jarri zenetik, eragin handia izan du helduen heziketari dagokion hizkuntza bizien irakaskuntzan (3) Irakaskuntz eta ikaskuntz helburuen deskripzio zehatzagorako, ikus: .

Aldi berean, Europako Kontseiluaren adituen taldeak eta DVV erakundeko espezialistek eredu batzu landu dituzte, erdal hizkuntza jakin bat ikasten ari denak, Europan oinarrizko komunikazio beharrei erantzuteko, eskuratu beharko lukeen hizkuntz ezaguera zehatz-mehatz deskribatzen dutenak.

Bi erakunde horien artean burutu den lankidetza estuaren ondorioz, ereduak elkar osatu dute eta, beste aldetik, emaitza hori hasiberriei zuzenduriko ingelesaren multi-mediazko ikastaldia bilakatu da.

Horrela, ikastaldi horren elaborazioa ikusirik, erdiko konpetentzi maila definitu da eta Waystage izenez argitaratu (4) .

Pentsatu zenez, helduentzako ikastetxeetan ordukako hizkuntz ikastarotan ari direnen gehiengoak hizkuntz material hori urte unibertsitario batean beregana zezakeen.

Bigarren urterako utzi dira, Grundbaustein-Englisch metodoan deskribaturiko helburuak (helburu horiek, hain zuzen, VHS izeneko Hizkuntz Agiriaren helburu batzurekiko diferentziazioa eta azterketa zehatzagoa suposatzen dute) (5) Ikus 3. oharra.

Helburu horiek bi ikasturtetan lortu beharko lirateke normalki.

The Threshold Level eta Waystage metodoen egileei eta Hizkuntza Bizien projekturako Europako Kontseiluak dituen taldeetako aditu batzuri aholku eskatu zitzaion Grundbaustein Englisch metodoaren xedeak eta helburuak definitzerakoan.

Garrantzi handiko gauza ematen zuen Grundbaustein Englisch / Threshold Level for English metodoek aurkezturiko ideiak lehendik martxan zeuden erakundeen barnean ezartzea.

Horregatik, hain zuzen, Follow me hasiera batetan aleman helduei zuzenduriko ikastaroa zenez gero eta finantziatzen zutenak batipat erakunde alemanak zirenez, normaltzat hartu da projektu honetan helduen heziketarako ordezkari nagusia DVV izatea, hura bait zen irabazi helbururik gabe Alemanian hizkuntz ikastaldirik gehienak antolatu zituena.

HELBURUAK Ikastaroaren asmoak goian aipatu ditugun argitalpenek zehazten dituzte eta honako hauek dira:
a) ikasleak ikaskuntzaren bukaeran egiteko gai izan beharko lukeena;
b) ikasleak, ikaskuntzaren bukaeran jakin beharko lukeena;
c) a. eta b. ataletan lorturiko gaitasunaren frogagiritzat har daitekeena
.