XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Follow me metodoa, egituren progresio zorrotz bati jarraiki, elementu sinpleetatik konplexuetarainoko bidea eginez, hizkuntza biziaren irakaskuntza / ikaskuntzaren hurbilketa pragmalinguistikoa egoera batzutan mamitzen saiatzen da.

Gaiaren aurkezpenerako Spota

Telebista-programa bakoitzaren hasieran, gaiaren aurkezpena egingo da, ingelesez theme spot izendatzen dena.

Britania Handian bertan filmatu den spot horrek, ondoren etorriko den ikasgaiaren elementu funtsezkoenetariko bat irudikatuko du eta iruzkin ozen baten bidez programak duen gaiaren edukia aditzera emango zaio ikasleari oso hitz gutxitan.

4. ikasgaiaren sarrerak, adibidez, honako hau besterik ez du esaten: Gaur bidea nola galdetu ikasiko dugu.

Lehenengo 15 emanaldietan ama-hizkuntzan egingo da sarrera; ingelesez ondorengoetan.

Estudioa Gaiaren aurkezpenaren ondoren, estudioan eginiko sekuentzia bat emango da, bertan bost aktoreko talde batek estudioan antzeztu duen sketch baten bidez hizkuntz funtzio berezi bat irudikatuko duelarik.

Hizkuntzari itxura klinikoa emango zaio, hots berezirik gabe eta ahoskera standardean (R. P.).

Sketch horren ondoren argibide-sekuentzia labur bat ematen da sarritan, zeinu bisualak erabiliz, sintaxiari eta lexikoari dagokion hizkuntz fenomeno bakoitza adierazteko.

Lekuetako Spotak (Loc spots) Estudioko sekuentziak ematen diote sarrera loc spots direlakoei.

Britania Handian bertan filmaturiko sekuentzia laburrak dira hauek eta ikasgaian aditzera eman nahi den hizkuntz funtzioa irudikatzen dute.

Loc spots horiek direla medio, zenbait egoera eta inguru ezberdinetako hizkuntz funtzio berberaz baliatzen diren eta azentu ezberdinak dituzten pertsonak aurkituko ditu ikasleak.

Ikusleak inguru ingelesean aurki ditzakeen egoeretara zertxobait gehiago hurbilduko dira eszena horiek.

Publizitate Spotak (Ad spots) Zenbait hizkuntz ezaugarri azpimarratzeko, normalean publizitate-emanaldietan erabiltzen diren teknikez baliatzea proposatu da.

Ad spots deitzen diren spot oso labur hauetan, zenbait amarru tekniko erabiltzen da lexiko-punturen bat edo hizkuntz egituraren bat bereziki lantzeko.

Dokumentu Spotak (Doc spots) Emanaldi bakoitzaren bukaera aldean tartetxo bat utziko da dokumentu-spot batentzat edo polizi sail bati nahiz kapituluka ematen den komediaren bati dagokion sekuentzia dibertigarri batetarako.

Doc spots deituak, Britainia Handian, kanpoan eginiko dokumentu-filma laburrak dira.

Zenbait zirriborro labur dela medio, zenbait informazio ematen dute herrietako bizitzari eta biztanleei buruz, eta, hain zuzen, emanaldiaren ondoren gelan eztabaidarako nahiz solaserako bidea eman dezaketen sekuentzia laburrak dira.

Programa bakoitzeko tartetxo honetan, egoera ezberdinetan hizkuntzak nola funtzionatzen duen ikasiko du ikasleak, baina oraingo honetan gehiago azpimarratuko dira jolasa eta informazioa hizkuntz edukia baino.

Tartetxo horretan ematen den spotaren funtzioa honako hau da: alde batetik, teleikuslea lasaitzea eta, beste aldetik, ulertaraztea egoera jakin baten osotasuna edo historia jarraitua kapituluzko telesailetan.

Dokumentu-spoten lagungarri gisa egiten den iruzkin laburra ama-hizkuntzan emango da lehenengo 15 emanaldietan eta ingelesez ondorengoetan.

Azkenengo emanaldietan, loc spots deituak (ikus gorago) dokumentu-spotetan tartekatzeko aukera izan da.

Hori dela medio, estudioan filmaturiko sekuentzietatik kanpoan filmaturiko sekuentzietara pasatzea ez da hain maldatsu gertatu; (...).