XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Telebista-programa bakoitzaren hasieran,
Britania Handian bertan filmatu den spot horrek, ondoren etorriko den ikasgaiaren elementu funtsezkoenetariko bat irudikatuko du eta iruzkin ozen baten bidez programak duen gaiaren edukia aditzera emango zaio ikasleari oso hitz gutxitan.
4. ikasgaiaren sarrerak, adibidez, honako hau besterik ez du esaten:
Lehenengo 15 emanaldietan ama-hizkuntzan egingo da sarrera; ingelesez ondorengoetan.
Estudioa Gaiaren aurkezpenaren ondoren, estudioan eginiko sekuentzia bat emango da, bertan bost aktoreko talde batek estudioan antzeztu duen sketch baten bidez hizkuntz funtzio berezi bat irudikatuko duelarik.Hizkuntzari itxura
Sketch horren ondoren argibide-sekuentzia labur bat ematen da sarritan, zeinu bisualak erabiliz, sintaxiari eta lexikoari dagokion hizkuntz fenomeno bakoitza adierazteko.
LekuetakoBritania Handian bertan filmaturiko sekuentzia laburrak dira hauek eta ikasgaian aditzera eman nahi den hizkuntz funtzioa irudikatzen dute.
Ikusleak inguru ingelesean aurki ditzakeen egoeretara zertxobait gehiago hurbilduko dira eszena horiek.
PublizitateZenbait zirriborro labur dela medio, zenbait informazio ematen dute herrietako bizitzari eta biztanleei buruz, eta, hain zuzen, emanaldiaren ondoren gelan eztabaidarako nahiz solaserako bidea eman dezaketen sekuentzia laburrak dira.
Programa bakoitzeko tartetxo honetan, egoera ezberdinetan hizkuntzak nola funtzionatzen duen ikasiko du ikasleak, baina oraingo honetan gehiago azpimarratuko dira jolasa eta informazioa hizkuntz edukia baino.
Tartetxo horretan ematen den spotaren funtzioa honako hau da: alde batetik, teleikuslea lasaitzea eta, beste aldetik, ulertaraztea egoera jakin baten osotasuna edo historia jarraitua kapituluzko telesailetan.
Dokumentu-spoten lagungarri gisa egiten den iruzkin laburra ama-hizkuntzan emango da lehenengo 15 emanaldietan eta ingelesez ondorengoetan.
Azkenengo emanaldietan,
Hori dela medio, estudioan filmaturiko sekuentzietatik kanpoan filmaturiko sekuentzietara pasatzea ez da hain maldatsu gertatu; (...).