XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntzaren erabilera erabiliaren poderioz ezartzen da.

Ez da erraza egoera diglosikoak menderatzea.

Bi alderdi ditu problema honek, Fishmanek garbi adierazi duen bezala.

Hizkuntza minoritarioa maioritario batekin batera badago, errazago biziko da diglosiaren bitartez babesten bada.

Hauxe gertatzen da hizkuntza minoritarioaren erabilera auzipean ez dagoenean, hau da, jendeak beti bi hizkuntza artean bat aukeratzen ibili behar ez duenean.

Hizkuntza minoritarioa bakarrik erabiltzen den egoera berezirik baldin bada, luzaroan iraun dezake.

Beraz, egoera diglosikoaren ordez elebitasun egoera ezartzeak presio handiagoa ekar dezake.

Bestalde, horrelakoetan, diglosia horren barruan badaiteke poliki-poliki zenbait egoeratan bigarren hizkuntzaren erabilera normaltzat jotzea ere.

Besterik da bi hizkuntza diren lekuetan nola banatu behar den bizitza publikoan hizkuntza horien erabilera.

Batzutan gertatuko da ezinbesteko diren iragarki publikoak hizkuntza bakar batean ematen direla eta bigarrena bigarren mailako gauzetarako bakarrik erabiltzen dela, hau da, iragarkia ez ulertzeak kalte handirik ezin ekarri duenenan.

Esate baterako, telefonoa erabiltzeko ohar orokorrak hizkuntza batean eta gauez edo asteburuetan erabiltzekoak bestean (bigarrenean) ematen direnean.

Horrela adierazten da lehenengo hizkuntzak duela garrantzia eta besteak ez.

Bada bide bat baino gehiago jendea bigarren hizkuntza erabiltzera bultzatzeko, honetan hitzegitea estimatzekoa dela aditzera emateko eta ez dela ezjakintasunaren eta peilokeriaren ezaugarri.

Baina lehenbizi aurre eman behar zaie hizkuntza minoritarioari buruzko jarrera ezkorrei, hori gure gustukoa ez bada ere.

Bestalde, kultur bizitzan ere leku egokia eman behar zaio eta eguneroko bizitzan erabili behar da.

Dudarik gabe, mass-mediek eragin ukaezina dute, laguntza ikaragarria eman diezaiokete hizkuntza minoritarioari.

Galesak, adibidez, oso egoera eskasean egonda ere, erlijio-bizitzan eta Biblian erabili zelako lortu zuen indarberritzea.

Ekintza kulturalak hizkuntza minorizatuetan duten eragina ez dut inoiz gutxietsiko.

Dena den, irtenbide diglosikoa banaketa justuaren arazoa da.

Hizkuntza etxeko erabilerara mugaturik dagoenean banaketa ez da justua.

Baina ni ez naiz ingeniari soziala eta beti egoera batean bizitu den talde bati ez diot esango bere arazoa nola konpondu behar duen.

Nire herriak berak badu antzeko arazoak konpontzen nahikoa lan; ez litzateke, beraz, egokia etxeko gorabeherak konpondu gabe kanpokoez harro-harro hizketan aritzea.

G- Normalizazioa egin nahi denean, elkarren aurkako jarrerak sor daitezke.

Batzurentzat normalizazio-programa inposizioa izango da eta zapuztu egingo dute; era berean, lanak behartuta, gogo txarrez bada ere, bete behar dutenentzat.

Zer deritzozu horri?.

E- Maiz askotan kultura maioritarioko jendea izaten da horrela pentsatzen eta jokatzen duena; eta, beren hizkuntza egiten dutenez gero, ez dute gauzak aldatu behar direnik ikusten.

Dirudienez, alde guztietan ematen dira horrelako jarrerak, Canadan eta Estatu Batuetan gertatzen den bezala.

Kulturaren munduan hizkuntza minoritarioak eta maioritarioak elkarrekin bizi direnean, askotan hizkuntza maioritariokoak ez du bere bizitzan bestearen beharrik ikusten.

Honek esan nahi du hizkuntza minoritarioa ez jakiteak ez duela ezer galerazten.

Askotan norberaren hizkuntza eta kulturako lagunak aukeratzen dira; hizkuntza eta kultura maioritarioak leku berezia du bizitza publikoan.

Hori dela eta, pertsona horiek aski independienteak eta beren buruaren jabe sentitzen dira.