XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donibane-Garazi

IZENTATZE

Tiers-Ordreko menbroak elgarretaratu dire, Donapauleko Franchichkano nagusiaren manuz.

Bozak eman dituzte hautatzeko beren buruzagia eta 6 kontseilari.

Nahi zinukete jakin nor diren? Nik ezin salba...!! Galda hor gaindi! Erraiten ahal duguna da, hoberenak hautatuak izan drela.

Eta orai, oldar berri bat harturik, jo aintzina San Frantsesen urhatseri jarraikiz.

FILMA

Ah zer filma ederra... etzen bertzerik entzuten, igande arratsean, Vauban zinematik atheratzean.

Ba zinez eder eta hunkigarria Dialogue des Carmélites delakoa.

Jendeak, haur eta handi, ez dire guti gustatu, ikusiz serora hoien bizi moldea eta, azkenean, hiltze lorios eta dorphea, erreboluzione denboran.

IKUSGARRI

Denek dakitena... Eyhelarrrek badituela gazte batzu paregabeak komedian hartzeko.

Beren fama ona atchiki nahiz, aurten ere emanen dute, beren berrian, ikusgarri bat ez nola nahikoa... Bordachuri Larzabal jaun aphezaren obretarik.

Mignetera ez dea gorasko bezala...? Ikusiko dugu martchoaren 25an eta aphilaren 1an.

Entseguak han eginik, eta balio balinbadu, jin ditela gero Donibanerat, ikusgarri beraren emaiterat... Kantonamendu guzia hor izanen dute...

BILTZARRE

Aphilaren 1-an Donibanen, elgarretaratuko dire Eskual Herriko presonier ohiak.

Beren artean izanen dute général Loiseau Parisetik jina.

Bichtan da Bachenabarretik zernahi izanen dela... hoin hurbil izanki eta.

Huna egun hortako harat hunatak, 11 eta laurdenetan Monument aux morts deitu tokian, usaiako zeremonia.

11 eta erdietan, elizan meza, han nunbeit Alemanian itzali diren lagunentzat.

Elizatik landa, merian jaun merak bere ongi ethorria buruzagier eta ondokoer.

Oren 1an ostatuetan bazkaria: 1200 libera prezioa.Eman zuen izenak Etche Ona baitan edo herrietako buruzagier.

Bazkaria prezioaren araberakoa, bichtan da.

Ez da dudarik ostalerek nahiko dituztela untsa baino hobeki moldatu, gerla denboran zerbeit ikusiak direnak!... geroaren gatik ere...

Presonier denborako orhoitzapenak erreberrituko ditugu, han jasan penak... bai eta ere egin irriak! Eta nork daki? behar ba, bazkaria bururatzean, Irouleguak lagunduz batzu Alemanez hasiko dira...

Gu guziz egun gocho baten manera!

DONAPHALEU

KOMEDIA

Heldu den ebiakoitz eta igandean hirur agertalditan emana izanen da Comme dit l'abbé erdarazko komedia bat.

Jendek Normandian jauregi-tzat daukaten etche batean pasatzen da ichtorioa: nausia, bigarren aldikotz ezkondua; alaba handi bat etchen; kusi bat frango bizia, soldadogoko lagun bat apezen kontrakoa. Erretor berri baten beha daude, chahar aire apeztua da erretor-gaia, badu esperientzia frango.

Bada nun zertaz irri egin.

DONAICHTI

LAN AGERTZE

Centre Ménager St-Michel gure Seroren eskoletan ba omen dituzte gure neska gaztek lan biziki pollitak eginik negu huntan.

Nahi dauzkute agertu helduden igandean, aphilaren lehenean. Chuchen den bezala, haur horien etchekoak dira lehen lehenik gomitatuak.

Bainan esperantza dute ere beren herrietako, ahide, auzo, eta adichkiden bisita.

Zer izanen den chuchen ez dakigu, bainan diotenaz, goizian, etcheko anderek kausituko dute bazkariaren moldatzeko edo laguntzeko baliatzen ahalko duten plat zonbait prest-presta.

Haatik ez dira goizian salduak izanen aratsaldean agertu behar dituzten joste lanak.

Lan guti izanen da saltzeko, gure neskek beren familientzat egiten baituzte.

Halere norbeitek egin dezake hautu eta afera ona, Salzeko izanen direnetan...

Eta garizuma izana gatik, igandia delakotz, aratsaldeko askari ttipi bat egiten ahalko da, preziorik hoberenean.

Eta haur ttipientzat, Aphilaren lehenaren ohoretan, gaitzeko arrain bat amiaren phuntan.

IHOLDI

HILTZE

Egun hotan betbetan galdu dugu emazte adineko bat Kattalin Bordarrampé Ameztoikoa.

Doi doia elizakoak hartu ditu eta itzali da 84 urthetan.

Emazte baliosa eta elizatiarra.

Frango gazterik galdu zuen bere laguna eta ohorezki altchatu bere familia.

Lagunez estimatua zen; ostean segitu dute elizarat eta beren othoitzez eta komunionez lagundu.

Gure doluminak familiari eta semeri.

BILDOTS MERKATUA

Azken merkatua arras ona ginuen oraino aintzinekoa baino hobea.

Bildots gutichago milako bat bainan ederrago eta karioago, ederrenek 20-25 kilotaraino 400-410 libera kiloan egin dutenak.

Baziren bildots merinoz horietarik 10.400 libera egin dutenak bakotchak, ardi eder baten prezioa.

Beharrik! Bazka eskasarekin esnea chuhur baita bildotsak sallatuko du artzaina eginen dela zortzian.

GARRUZE

SORTZE

Bigarren seme bat jin zakote Gardères jaun-anderer: Roger eman dakote izena. Mila zorion.

EIHERALARRE

BORDACHURI

Joanden astean aipatu bezala, herriko gaztek emanen daukute, heldu den igandean (martchoaren 25an) eta Aphirilaren 1ean: Bordachuri.

Ikusgarri bat ditaken ederrenetarik.

Badauzka sendimendu hunkigarri eta altchagarriak, nola chede idor eta bortitzak.

Larzabal Jaunak kondatzen dauku, berak dakien bezala, Eskual herriko familia gotor batean gertatu gertakari dorpe bat.

Plumagaineko nagusi norbeit den bezein norbeit nahiak, Bordachurik preso altcharazi du bere seme Piarres eta Galeretarat kondenarazi, iduriz hobendunez baino gehiago jelosiaz...

Hor ikusiko ditugu usaiako herritar gazteak eta ere berri zonbait.

Batzu ala bertzeak, gogotik eta elgartasun gochoan, ari dire zembeit aste hautan, lanean.

Ez ahantz, marchoaren 25a eta aphirilaren 1ena!!

Jin Eyheralarrerat, 4 oren berritako, Bordachuriren ikusterat.

Ez hutsik egin! Deneri ongi ethorri.

Larzabale

EZKONTZA

Marxoaren lehenean Gaston Etcheverry Cibitz Oyhanarteko semea esposatu da Donibane-Uharten, hango Maite Camourekin.

Bi urthe huntan Gaston installatia da garateko bidean den garagea batean Donibanen.

Gure konplimenduak espos gazteri.

HILTZE

Otzaila undarean asken egoitzarat lagundu dugu Dominika Bacho Peko-Austeyko etcheko anderia, 68 urthe zituen.

Iragan astean aldiz Jean Lespade Laramendiko nausi xaharrak asken hatsa eman du, 89 urthe zituen, han ginuen herriko zaharrena.

Jainko maiteak har ditzala bere lorian.

SOLDADO

Direla zonbat egun Bertrand Aguerre Idioñeko semea partitu da bere aldiaren egiterat, mementuan Tolosan da.

Hogoi bat egun etchen pasaturik Jean-Baptiste Etcheverry Ibiakoitzean partitu da berriz Algeriarat.

Agian zazpi hilabethe horiek fite pasatuko zazko.

Bitigna

DOLU

Marie Louise Berhabe, eritasun labur baten ondotik itzali da Baionan. Pena handia familia batean amaren galtzea. Gure doluminik bizienak heriotze horrek ezinago penaturik dauzkaner.

SORTZE

Dublanc bi seme gehienek anaia bat ukan dute, Dominique, eta arras kontent dira.

EZKONTZA

Huna hiru ezkontza lerro-lerro gure herrian:

Arnaud Arhancet Etiennette Hillon-ekin.

Ariston Sauveur Isturitzekoa Jeanne Elissetchekin.

Jaureguy Jean Uharte-hirikoa Marie šamalbidekin.

Gure konplimenduak dener bihotz-bihotzetik.

Donamartiri

EZKONTZA

Martchoaren 3-an Lekuinen ezkondu da gure herritar gazte Marie-Thérèse Ourtiague Aroztekoa Lekuineko Martin Elizaldekin.

Baionan jarri gogo dute.

Onets bitzate gure goresmenik bizienak, bai berek bai heien familia ohoragarriek.

IHIZIAZ

D.Oyhenart gure soldado gaztea permisionez ginuen.

Iragan astean 9 kiloko sai bultre bat tirokatu du eta hil. Biba gure soldado bipila.

KONFIRMAZIONEA

Martchoaren 15-ean, arastirian, Jaun Apezpikua gutartean ginuen konfirmazionearen emaiteko.

Ongi ethorri ospatsua egin dakogu.

Jendeketa lodi bildu da gaztelu zaharraren parrean, eta gazteak Chaluteraino joan dira biderat beren bizikleta loredunekin.

Darricau jaun merak bere kontseiluarekin agur bat egin diote diosesako Artzainari.

Gero prosesionea elizaratu da: Jaun aphezpikuaren lagun ezagutu ditugu Narbaitz jaun kalonjea, Hazparneko jaun doiena, Armendaritzeko, Donestebeko eta gure parropiako jaun erretorak.

Hor ziren ere.

Ospital jaun kontseilari jenerala, Charritton Isturitzeko jaun mera, eta oste bat fededun. Segur elizkizun hunkigarriak ziren.

HILTZE

Martchoaren 17-an, bere azken egoitzarat lagundu dugu 83 urtetan Etienne Moledous, 1914-eko gerlari ohia.

Haren ahaide guzieri gure doluzko sendimendurik minenak.

LUKUZE

EZKONTZA

Marie-Hélène Amestoy ezkondu da berrikitan Paul Seillan Bokales Donaphaleon bizi denarekin.

Anderea Aita Amestoy misionest zenaren iloba da; jauna Ertorteguy Apezpikutegiko athezain zenarena.

Gure goresmenak ezkontberrier eta heien familier.