XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERBESTEAN

Erroman irakurritako neurtitzak.

Egun onetan ¿nori neurtitzak
Bear diozkat atera?
¿Zertara zuen aurrera nator
Euskeraz itz egitera?
¿Badakizute? Zerbait ekarri
Nairikan gaurko jayera;
Albanezake jartzera goian
Txit maite dedan Euskera.

¿Ainbeste izkuntza ez dirade emen
Gaurko batzarrean bitu?
Al zuan eran bakoitzak bere
Gogoak azaldu ditu,
¿Ta isill euskera? ¿ta isill euskaldun
Zintzo bat orain gelditu?
Erroman ere noizbat bear zan
Aitor'en izkuntza aditu.

Emango diot agur samur bat
Aita maitagarriari,
Ludi zarrean eta berrian
Ezagutua zanari;
Emanik aintza guztiz bikaña
Bere Ordena danari,
Doibatzaren mall goinekora
Orain igo zaigunari.

Emango diot lore polit bat
Egonik arren neguan,
Egonik arren mendiak zuri,
Ta odei beltzak zeruan;.