XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kafe pixka bana eta ogi barra bana, ogi beltz bat, ematen ziguten.
Eguerdian, arrantxoa.
Launaka jartzen giñan.
Ematen zuten: kantinplora batean laurentzat ardoa; gero, platera batean potajea; gañetik beste zerbait baldin bazan, ura beste plateran; eta laugarrenak ogia.
Danak artu, launaka-launaka jarri eta lau soziok jaten
Gu, al bagenduan, euskaldunak izaten giñan beti.
Len esan bezela, euskaldun asko baigiñan.
Zestua aldeko eta Itziar`koak ere bai.
Periodikoan letu det bat illa dala: Jose Maria Arrizabalo, Arbalitz baserrikoa.
Eta bestea Andoain`goa: Jose Santa Kruz, Etxabe`koa berez, bañan gero beste baserri batera ezkondu ta bizi zana.
Ura ere illa da.
Beste bat, Igeldo`koa. Biziko da noski. Tomas Zubeldia.
Ez dakit zein baserritakoa dan.
Beste konpañikoa bazan beste bat.
Ikustean beti saludatzen dit.
Bañan ez dakit orain izenik-eta nola duan.
Orduan banekizkian danak; bañan nere konpañikoak etziranak, lenago aztu.
Aparia ere berdintsu ematen ziguten: garbantzuak-edo, lentejak-edo, patata-mordoska beñepein-edo, otordua pasa modukoa.
Beren ordu garaian arrantxoa preparatu, gu oituta bezela ez bazan ere.