XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prantzia'n zear kantu ta abesti
askatasun-mandatari,
beraren aurka jarri ziraden
ango ainbat agintari;
gero andik ertenda,
Itali'ra juaten da
eta eraso kantari,
musika-zale asko atzetik
zituela zelatari.

Florencia`ko taldea izan zan
barruko artu zuena,
antzezlaritzan atera ziran
Europa'n zear barrena;
Inglaterra batean
baztar danak betean
jendearen zoramena,
besteak beste Iparragirre`k
lortutako garaipena.

Gure mutilla erririk erri
emendik juan zan ezkero,
Euskalerrira biurtutzeko
deika asi Mazarredo;
olerki ta musikan
asko ikasirikan
etorri zan bero-bero,
amabi urte Europa'n zear
ola ibili ta gero.