XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mitokondria / Hartzaile Kolinergik Presinaptikoak / Azetil-koA / kolina / Kolina / BOTOI SINAPTIKOA (NEURONA PRESINAPTIKOA)/ kolina / TARTE SINAPTIKOA / Azetaloa / Kolinesterasa / Hartzaile Kolinergikoak / MINTZ SUBSINAPTIKOA (NEURONA POSTSINAPTIKOA).

Bukaera nerbiotsu kolinergikoa, azetilkolinaren sintesia, bilketa eta liberazioa, kolinesterasaren medioz egiten den hidrolisia eta bere ekintza zelula efektorearen hartzaile kolinergiko eta hartzaile presinaptikoen gain.

Baina neurotransmisioaren izaera kimikoaren azken froga, 1921ean Cannon eta Loewi-k eskaini zuten; igelekin egin zituzten zenbait esperientzia burutsuren ondorioz.

Hauek adierazi zuten, behin betiko, transmisio nerbiotsua gai kimikoen liberazioaren medioz egiten dela: honek potentzial elektriko bat ekoizten du eta potentzial honek, berriro, neurotransmisorearen liberazioa neuronaren botoi sinaptikoan.

Ikertzaile hauek sinpatina izendatu zuten gai ezezagun hura.

Gaur badakigu substantzia hori noradrenalina dela.

Geroagokoak dira Dale-ren ikerketak eta azetil-kolina izeneko bigarren neurotransmisorearen aurkikundea.

Bi hauek nagusienak badira ere, ez dira ahaztekoak azken urteotan ezagutu diren beste transmisoreak: histamina, serotonina, dopatina, ATP, adenosina, prostaglandinak...

Neurotransmisoreen sintesia neuronen baitan egiten da, bakoitzak bide metaboliko espezifikoak erabiliz eta energia gastatuz.

Ikus, adibidez azetil-kolinaren sintesia neurona kolinergiko batean, ondoko irudian.

Lehen esan bezala, milaka botoi sinaptiko ari dira une bakoitzean neuronaren dendritak eta soma bonbardatzen bere neurotransmisoreen liberazioaren bidez.

Hauek neuronaren mintzean aldaketa ionikoak ekoizten dituzte, batez ere Na sartuz eta K atereaz zelulatik.

Honek fenomeno elektriko batzu dakartza, mintz-potentziala gorabeheratuz joaten da eta muga batera iristen denean akzio potentzial bat sortzen da.

Fenomeno konplexu hauek mintzak dauzkan ezaugarri morfologiko eta funtzional oso berezi batzuren bitartez gertatzen dira.