XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste dokumentu batzu

1. Ebanjelio apokrifoak

Ebanjelio ofizialen gain badaude Jesusi buruz hitzegiten duten beste kristau idazki batzu.

Hauei Ebanjelio apokrifoak esaten zaie.

Elizak, Itun Berriko liburuen kanona egin zuenean, baztertu zituen.

Ezaugarriak

- Askotan pseudonimoak dira eta pertsonai ospetsuen izenak eramaten dituzte (Apostoluarenak, Mariarena...).

- Beste batzutan izenburuak liburuaren edukia adierazten du (Egiaren ebanjelioa...).

Edukiaren aldetik: - Batzu pietatea indartzeko edo herriaren jakinmina asetzeko idatzirik daude (Jesusen bizitzaz zehaztasunak).

- Beste batzu jakintsuagoak dira.

- Konposaketaren data: I. mendea baino beranduago.

Beste ebanjelioak jadanik idatzirik zeuden.

2. Bibliatik kanpoko iturriak.

Jesusen berriak ez dira Biblian bakarrik agertzen eta kristau dokumentuetan; badaude garai hartako historiagile handienetakoen dokumentuak ere.

Flavio Josefo

Judutar historiagilea da.

Erromatarrentzat lan egiten zuen eta judutarrei buruz liburu bat idatzi zuen 94. urtean (Judutar aintzinateak).

Liburu horretan honela esaten zuen: Garai berdintsuan Jesus etorri zen.

Gizon jakintsua, jakintsurik badago.

Zeren mirakulu egilea bait zen eta egia pozik idazten duten gizonen maisua.

Kristo zen eta gure hiritar nagusien salaketaz, Pilatok gurutziltzatu zuenean, maitatu zutenek berdin jarraitu zuten zeren hiru egun beranduago agertu bait zitzaien, Jainkozko profetek iragarrita zuten bezala eta beste hamaika mirakuluak.

(Testu hau ez da oso fidagarria zeren Erdi Aroko monje batek egokitu bait zuen).

GOGORATU

- Ebanjelioak ez dira Jesusen historia, biografia edo apolojia.

- Ebanjelioak dira: - Pertsona batzuren testigutza eta gertakizun batzuren kontakizuna.

- Elkarte bateko sinismenaren adierazpena.