XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizartea eraberritzeko Grand National Union of the Productive Classes alkartea antolatzen ahalegindu zen.

Langileak taldeetan alkartu behar zuten eta herritarrak, nazio osoan, gauzak alkarrekin trukatu (labor exchange).

Asmo hauek ez zuten ondorio handirik izan.

Azkenean errazionalista erlijio bat antolatu zuen (Rational Society) eta 1839-an bazkun berri bat, Harmony Hall (Queenwood) Hampshire-en.

Owen giza-mailen borrokaren aurka zegon.

Borondate oneko gizaki guziak egindako Mundu guziko zuzenlege berri bat aldarrikatzen zuen.

Bazkunak ez zituen politikarako lanabesak bezela erabiltzen.

Marxek Oweni oben ematen dio esanaz, garrantzi gehiago eman behar zaiola estrukturen aldatzeari eziketari baino, gizartea aldatu nahi bada. (MEW 3,533-534).

Proudhon, Pierre Joseph (1809-1864).

Proudhon Besanšon-en sortu zen.

Beko mailako gurasoak zituen.

Aita garagardogilea zen; ama sukaldaria.

Bizi osoan txiro bizi izan zen, herritarrekin harremanetan.

1840-an bere liburu sonatua idatzi zuen: Zer da propriedadea?.

Galdera honi erantzun arrotza eman zion: Propriedadea lapurreta da.

Halare bakoitzaren propriedadea erauzi ez-baina, denentzat zabaltzea nahi zuen.

Izan ere, Estadoaren jauntxokeriari aurka egiteko, babesik sendoena propriedadea zela uste osoa zuen.

Batez ere, lanik egin gabe korrituak ematen dituen pribatpropriedadearen etsaia gerta zitzaigun.