XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urepeleko baserritarren arteko beste sineskera batean ere, inguruko kobazulo batean ba omen zeuden urrea zaintzen suge eta aker bat (24,II,275) (*)Kobazulotako ideologiari buruz emana dugu geure iritzia, eta akerrari legokion berezitasunik ez da inon igertzen.

Ordiziako gertakari honek indartu baizik ez du han esaten genuena egiten.

Akerra gizakumez disfrazatu eta pesta-giroa sortzen da, batetik; akerra eta kobazulo-sineskerak giro domestikoa adierazten dute, bestetik.

Gure herrian sorginei egindako epaiketa alu eta gogorretan bazuen kristau euskeldunak nondik nora, bere sineskerak aldatuaz zihoazen eran, berriak asmatu, bai horixe.

Sorginek etxea utzi eta mendira ohi zutela; egun argiz itxaron, baina gauez ibili ohi zirela; eguneroko gizarte-ohiturak utzi eta bakanal izugarritan aritzen omen zirela.

Pesta eta kobazulotako akerra etxetiartasun-imajin izatetik deabru bilakatu zen.

Elizaren ideologiak hala behartuta, kultura barneko dantza-irudi farregarria desio-dantza lizuna bihurtu zen; eztul eta putz domestikoak ipurtzulo pekatari bihurtu ziren: bruñ, bruñ bakoitzak bere aldian akerrari (ipurditan) muñ.

Gaua egunezkoentzat bihurritua gelditzen zen; mendia etxekoentzat ere bihurritua; Mari sorginen dama, eta akerra sorginkeriaren zeinu.

Den-dena atzekoz aurre, guztia alderantziz.

Akelarre hitzak gure gogoetara aker-irudia festa-giro lizunera erakartzen digu, eta hori konfusio handi baten ondorioa delakoan nago.

Zugarramurdiko Akelarren-lezea eta Zugarramurdi-Sarako sorginen kontrako epaiketak badukete konfusio horrekin zerikusirik.

Baztan aldeko bazterrak zehar-meharka ikertu dituen adimen bizkor batek, Irigaray mediku jaunak hain zuzen, aspaldi idatzi zuen: (...).