XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taberna: Sakela hutsik eta
guztiekin zorrak.

Xalbador: Pasatzen ditut hola
nik egun gogorrak
baina ez senditu nahi
hain beldur sarkorrak
lantzen ahal bait dituk nik
ohian ta alorrak.

Taberna: Haize berria dabil
muntuan barrena.

Argiñarena: Nere iritziz hori
ez degu txarrena
legortean bizi gera
kontura aurrena
euririkan behintzat
hor ez dakarrena.

Taberna: Zer uste duzu dala
enamoratzea?

Argiñarena: Gehiago egin duzu
hori galdetzea
ezkontzea ez al da
estua trantzea?
errezagoa degu
andrea hartzea.