XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ne comprennent-ils pas tous le franšais, á l'heure actuelle? Vous demandez grampacirc;ce en tout cas pour la minorité francophone dont vous ampecirc;tes et en attendant, vous vous considérez comme victime et comme opprimée par une majorité sans entraille et sans raison 1. D.M. Réponse á une femme en colère. Etchea, 1965. 2 or.

ENBATAkoak euskarari zenbat interesatzen ziren ikusiz, batzuri iduritu zitzaien ENBATAri kontra egiteko moldeetarik bat, euskararen kontra izatea zela.

Eta non zeukan euskarak Elizan bezenbat toki?

Frantximenten zinkurinen berri, ongi eman zuen Narbaitzek, bainan zenbat apezek ez zituzten gauza berak entzuten.

Elizaren ongi egile eta laguntzaile handienen ahotik?

Euskararen alde zirenak aldiz gutiago mintzo ziren.

Euskaldunak ixilik egoten ohituak apezaren errespetuz.

Obeditzen.

Horrela zen gero eta gehiago euskara sartzen hasi elizetan.

Bi arrotz ikusi orduko beren elizan, apez batzuk frantsesez ematen zituzten meza predikuak.

Euskaraz ari baziren, han zituzten berehala frantximentak, sankristian, mezatik lekora, zinkurinarika.

Bainan ez Euskaldunak, frantsesez ari zirelarik, ez bada oso bekan.

Udan meza ematen baitzuen Radio Côte Basque irratiak, parabolan aipatu ardi errebelatua gogoan, apez ainitz frantsesera lerratzen zen: kantuak euskaraz, (C'est beau les chants Basques! zioten turistek), gaineratikoak frantsesez.

Biziki hartzaile onak zirela turistak opor garaian ikasia zuten Parisko apez adituek egiten zizkieten ikastaldietan: C'est un temps privilégié.

Ils ont une grande réceptivité.

Parisko apezek urteko 50 igandetan egiten ez zutena, haiek zuten eginen udatiarrekin, beren herrian pasatuko zituzten bi igandeetan.

Pentsa zer motibazioa zuten gure artzainek!

Arimen salbatzea zen apezen lana, ez euskararen salbatzea, orduan erraten zen bezela.