XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABON-OTS.

Abesti zarren antzera lagun batek bere liburuan ipintzeko eskatu ta America-ra bigalduak.

¡Ortun, Ortun!, ots alai batez
oiartzen due basoak,
¡Ortun, Ortun! or dozu Malen,
Lope-k ez egin asmoak
.

Aren aztarnik ez ta gaztelu
zar ordez arripilloak,
zati sutuen kea dario
lapur gautien zuloak.

Ekaitz indarrez bere
besoetan Malen
Lope-k eraman, baña
ostera gaur emen
.

Basati gaizto arek
lokaztu nai arren
Iraurgi-ko lorea
urbildu da pontzel
¡Omen, Omen, Omen!
.

¡Ojuu mutillak! egin
garait-zanzoa,
¿non da erantzuteko
etsai kolkoa?
¿non illegorriaren
likits-orroa?
¡Olen, Olen, Olen,
Olentzaroa!
.

EMETERIO ARRESE.