XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrenbestez, eta ekidin-en jatortasunaz gaiñera, eldu gera bi punturen ezaguerara.

Aurrenik, nabari da ekidin aditz-izena dela (partizipioa, zeatzago izendatu bear badugu): Axular'en testuan, beraz, falta izena da (utsa, errua, obena, faute, S. Pouvreau'k frantsesez itzultzen duenez).

Adiera ori du, ain zuzen ere, Axular'ek darabillen anitz lekutan, Aita Villasante'k berak erakutsi digun bezala: 3,8,17,19,20,108-gn. orrialdeetan eta beste askotan.

Bigarrenez, aditz iragankorra dugu, iñolaz ere.

Axular'en esaldian argi eta garbi adierazten digu ori emazteak itzak, bere egille-atzizkiari eskerrak.

Harizmendi'renean ere berdintsu, ain argiro ezpada ere.

Onetan, meša, casus iners edo pairatzaille delakoan, bi aditzei dagokie, naiz bein bakarrik aipatua izan: .

Orrelaxe irakurtzen da, esate baterako, liburu orren 196'gn. orrialdean (Vinson'en 100'gnean.): Ez aitortu ceure culpa bai desencusatu (berriz ere ceure culpa, alegia).

Kontu larriagoa da pasarte oriek itzultzea.

Ene ustez, eta gutxi gora beera, evitar, rehuir edo antzeko zerbait adierazten duela dirudi ekidin-ek. Oberik agertzen ezten bitartean, bada, onelaxe itzuliko nituzke: No oír misa y sí rehuirla fácilmente (Harizmendi); .

Azalez, formaz, ekidin orrek badu arako euskera zaarrean maiz agertzen den -kidi- aditz laguntzaillearen eitea: .

Azalez soil-soillik, ordea, ezpaita ageri biok zentzuz berdintzeko biderik.

Gaizki esanak barka bitza, arren, begi zorrotzagoaren jabe denak.

Badut aditzea baduela onezaz esankizunik, aspaldi ezkero gaiñera, Aita Justo Mokoroa'k.

Onen eta beste edozeiñen iritzia gogoz entzungo nuke gai onetan.

Txerribuztan'go errekako errotaria.

- Egun on, irakurle biotzeko, eta berri on.

Entzun dituzunek eztakit onik egin dizuten, ezpaitut garbiro ikusten zure lerroetan poztu ala goibeldu zaituzten.