XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BI MUTIKO (1) Bi, ilhobañoak ikusirik

Bi mutiko txiki txiki
dena begi, dena irri...

Bi mutiko so egoiki
etxekoen xoragarri...

Heiagorako zaunden bi biak.

Ezpain matelak ñoñoz bustiak:
ni agertzean, ni ikustean
harritu zaizkit bi biak.

Bi mutiko txiki txiki
matel xabal, matel xuri...

Bi mutiko, amultsuki
potka eta tinka ari.

Heien Aingeru egal zabala
hara heien zain irriz dagola:
Ai baloazi, balire bizi
harek amestu bezala.