XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni berriz ero au lo egon nai alfer,
ez landu ta zaindu nere lur gizena;
etsaiak soildu dit artean den-dena,
bere azi txarra iraurriz or leher.

Ta belar gaiztoak sorturik indarrez,
ito urren dute Jaunaren garia,
asuinez iosi da, karduz ta laarrez .

Iauna, zuk alor au iorra, garbi, txukun,
gaurgero dakardan uzta ugaria
ta zure sabaira gero bil nazazun.