XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GIPUZKOARA BERRIRO
Ondarrutarrakin batera Bizkai guztiak Likonatarrik aundi ta maiteenari bere azken-agurr sutsu sutsua eginda, biurrtu dira berriro ibildariak Gipuzkoara.
Entzun dituzte Gipuzkoarrak Ermu'tik asi ta Berriz, Elorrio, Abadiño, Durango, Zornotza, Arrati ¡Arrati oraigarrian!, Galdakao, Bilbo-ate-errietan, Bilbon bertan, Begoñan, Mungi, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Ondarru ta erri guzti guztietan Aita Iñazio Deunari egin dizkioten jai ederr guztiz ikusgarriak.
Batez ere Ondarrutarren berotasun eta sugarraren txinparrtak eldu dira Mutriku, Deba ta beste errietara.
¡Beroturik daude Gipuzkoarrak eta Aitari bere Gipuzkoan bearr bezelako abegia egingo diote!.
- Erri guztia errliki deunaren zai dago.
Arrantzaleak Mutriku'n ez daudela ez emen da iñoiz erri artan ainbesteko jendetzarik ikusi.