XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia s. erramouspe 0001 Zahar gazteek ez baitakigu guretzat noiz den hiltzea,
Ainitzen-dako izan daiteke urthe hau azken urthea
Egon aiduru! goiz edo berant izanen baita deitzea:
Hoier bakean Jainkuaren ganat desiratzen dut joaitea!
.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Eztugu haboro zeren egon haien haiduru.

3. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Iduri luke gelditzea hobe luketela, gerla ezin irabazia dutenaz geroz! Bainan nork daki zer daukaten gogoan? Beren etsaien arteko zerbait makurren haiduru othe dauden, heien eztabadez baliatzeko? Zer nahi den, nahiz ez diren oraino azken hatsetan, erran ditake hiltzerako bidean urhats handiz doatzila.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0061 Azkenean, sei Mura berexi zituen, Manoloren ustez, menturara... Lau zelatarik zainduko zuten etxola baten itzalpera joan ziren, eguerditan heriotzearen haiduru egoteko.

5. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0220 HORTENZA - Margita maiteñoa, hi ago hire aldiaren aiduru, nahi duna? MARGITA - Arras ontsa.

6. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0018 LAUGARREN ZALDIZKOA
infin che'l mar fu sovra noi richiuso DANTE
LAUGARREN zaldizkoa, hondartzaren erdian gelditu eta,
itsaso gorriari begira egon zen, luzaz. Irrikaitz bat
ezpainetan. Denetan hilotzak. Laugarren zaldunaren
zaldi berdastak burua apaldu zuen legarrean usteltzen
ari zen zakur baten hilikiaren usaintzeko.
Nehork etzituen entzun, nehor etzagon haiduru.
Mendien zerumuga gibeletik etorri ziren, nehork
ezagutzen etzituen misteriozko eremu haietatik.
Xaharrak orhoitu ziren orduan nola haien guraso eta
amatxiek kondatzen zieten, lehen, nehork etzakien noiz,
izigarrizko gauzak gertatu zirela han. Etzazuela ahantz,
zioten, etzazuela ahantz.
Bainan bizia zarion. Gauen gibeletik, beti
bazetozen egunak, iduzkia etzen beltzten eta bazakiten
Nurembergen 1503an erori zen odol erauntsia itsas belar
gorri ñimiño batzuengatik izan zela.
Egunak jin, egunak joan, nehork etzuen gehiago
argizagien mugimenduei kasurik ere egiten, nehork
etzuen gehiago iduzkiaren jalgitzea agurtzen eta ja nehor
etzen zuhaitzen hizkuntzaz kexu.
Hain ziren eternitateaz segur.

7. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00052 Filmetako gaineratiko gizonen sexo altxatuak haiduru zeuden, arros, punttak gorrixka eta esperma xirrixtan zeriela.

8. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0047 Bidexe argi bat goiti,
bere bûrûa igaiten berriz ikusten dû.
Gain hartan, bortûa,
bere gûnetik igitû gabe,
aitzinetik zen bezala eta gero datean bezala,
haren haidûrû dago.

8 emaitza

Datu-estatistikoak: