XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0025 Andregaitako nai ez ba nauk ordea, anker orrek, naigabez gaizkituko nauk eta ire oñetan akituko, biotzillunik.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa michel garicoitz 0024 Bainan diosesaco biarno aldean, bethi bizi bizia dago Aita Chirou, Larrouy, Perguilhem, Carrerot, Casau, Vignau, Vignolle, Higúere eta bertze ascoren orrhoitzapena eta yendec badakite erraiten zenbat lehiarekin seculan akitzen ez balire bezala, bazabiltzan herriz herri predicatzen, cofesatzen, hitz batez arimen zeruco bidean ezartzen edo aintzinarazten.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb piar i 0075 Tartean, Ganich akituche zelarik, hartzen zion turruta eta, begiak kamporat jalirik, lephoko-zainak tiran tiran emanik, ithoka ari zen hura ere....

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0136 Jesusek du haren gibelean jaten eta edaten, eta akhitua denean sosegua hartzen.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 - Baño uste al dezu Jaungoiko naizela edo ori jakiteko? Akitua ez badago, iduritzen zait ordurako gauzak argi aski ikusiko ditugula.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Ea noiz akituko dan gerra ? Ez det uste asko iraungo duenik.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0088 Ez gera bakarrik, nekatuak eta akituak.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0029 Arrezkero, bideak erasanda, goseak aulduta, ta atsekabeak erabat akituta zeukan, zerbait yanda zuspertu zan.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0030 Denak jaso ditute arraunak baño ez luzaroan, ler egin da, atxituta baidaude.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Batek batetik, bestetik besteak, bapo astinduak uzten genituen prolemak, eta ba zirudien iñoiz akitu ezin ahal beste aurpegi zoragarri zeuzkala edozein huskeri xinplek, sakon aztertu ezkero

11. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0439 Burua akhitua
Ikastea utzia.

12. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia l. ligueix 0028 Urtzo lepho chouria, horra hiz aphalik
Bai eta akiturik, moskoa zabalik;
Nafarrotik hegoa ari duk ephelik;
Hik hari buhurtzeko nekhez duk ahalik:
Pausa hakit aldian, ez beituk acholik.

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak aginaga 0006 Jauna, zentzu-gabekoak munduan zear banatzen dituzularik Euskal-erriarentzat atxikia duzun saski joria ez dea oraindik akitua?.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je axular 0008 Aithortuko dut haatik, ardurasko baitira chimichta horiek delako liburuan, akitzen dutela luzara irakurtzalea.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Zer indarra! Nahiz udako lanek akituak, nahiz piaiek eta hoinbertze itzulik ere zainak hildumatzen dituzten, gure beilariek izan dute kalipu eta berthute; bozak hasteko ozen, garbi eta azkar ziren, bai mezetan, bai prosesionetan. Paristar beilariak zentzordatuak eta harrituak zauden kantu hoien uhaldeari. Eri gaichoak kontent, ararteko puchantak bazituztela, zeruaren inharrosteko.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 - Iratzartzean zendako gira zonbait aldiz akituak?

17. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 Akitua bazira jeikitzean edo goizegi edo berantegi zira jeiki goiz huntan...

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0065 Illuntzean, nekez eta mingostasunez akiturik, Irlanda'ko gudarozte-apurrak ain eragozpen artean erosi ta eskutatu egindako su-izkilluak arerioaren eskuetan jartzen dabez.

19. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0067 Lau Ordezkari errukarriak akiturik eta Irlanda ondamendi osotik gaizkatzeko, kuku egin eben.

20. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak oinlegbizk 1990 0033 3. Deretxoz deitutako oinordeko denak akiturik, Gorte Orokorrek hornituko dute Koroaren jarraipena Espainiako interesei gehien komeni zaien eran.

21. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0235 Auzi honen erabidea ez da, Sartre`ren irizpidez, gizabakoitzak duen konortearen eremu mugatuan akitzen, beste Gizakiengandik isegitako jakingarria da-eta.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0180 Aterbe miserable haietako jendea orduan zetorren lanetik: arlote jantzitako gizon eta emakumeak, akituak, oinak arrastatzeko ere indarrik gabeak.

23. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0041 Lurbira ibilierazten dauan
Jaun alguztidunak ezin
eroan gurutz bat, akiturik.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0009 Bainan Añarrosaren orrazearen bila nindoan... Organoak, emeki, hots iraunkor batzu sudurretik bezalakoak botatzen zituen, eta berehala akordeak zirimolatzen ziren; edo, hots mehe dardarikatu akitu bakar bat zen, hazilaren arrats lainotsuetako Europako karriketan kantatzen zuten organoak oroit arazten zizkidanak.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0177 Oso urduri nengoen, baina baita akiturik ere eta mementu horretan sentitu nuen, hain zuzen ere, aharrausi egin beharra.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0055 Polikiago, baina Julian ere zahartu egin zen otarrak egiten, maitasunaren gela ezagutu gabe, eta jadanik janaria prantatzeko edo ohea egiteko ere akiturik eta ebaindurik aurkitu zenean, norbaiten eskuetan jartzea erabaki zuen.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0170 Pirata batzuk edan eta edan ari ziren untziaren gainean gaueko kiratsez inguraturik; beste batzuk dadotan edo kartatan zebiltzan; eta etxe txikia bizkarrean eraman zuten lau piratak, han zeuden zoruan etzanda, akiturik, baina erdi lotan egon arren bizkor mugitzen ziren alde batera edo bestera Burdingakorengandik urruntzeko; bestela, bere ohiturari jarraiki, kapaz bait zen gakoarein igurtziren bat emateko.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0019 Politikan, ez zen akitzerik: aski zen gerlari ohien aipatzea, heien izenean mintzatzea eta azken beltzean, ezin bestean, heieri dei egitea.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jesusek 1986 0063 Jesus dela gure indarra, une guztietan laguntzen digun sendotasuna, gure bizitzako edozein aldartetan, ez akitzen laguntzen digun janaria.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0049 Baina, industria akituei ere eutsi nahirik, produktibitatearen murrizteari eta lansarien goimailari zein irtenbide eman ez daki.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak munduan zehar 0160 Desertuan jasan behar ukan zituen nekeen biktima, akiturik hil zitzaigun Caillé, itzuli zenetik hamar urtetara, ia ahaztua.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0437 Kontzilioak, bakearen alde lehiatzen diren Estatu agintariak aupatzen ditu bereziki: Beren goi-goi mailako karguen ardura handiz akiturik, baina erantzukizun handien ezaguerak bultzaturik, izua dioten gerra baztertzen saiatzen direnen eta, halaz guztiz, gauzek beren izatean duten korapilotasuna ahantzi ezin dutenen borondate onari eutsi egin behar zaio (Eliza egungo munduan, 82. zenb.).

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. irigarai 0139 Alde batetik, ekai haiek ez direla agortu ezinezkoak eta, bestetik, haiek akituz gero bizitzarik ere ez litzatekeela posible izanen.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0092 Dana dala, jakintza galant aren zamak ez zion beintzat par egiteko gogorik akitu, eta atsegin zitzaion oraindik, Orion Hood doktore txit jakintsuari, alaiki bizitzea eta munduari irriparrez begiratzea.

35. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Dema ura ordea, eta an egin ziran apustu guztiak, diru biurtu gabe gelditu ziran, bi neska bizkor aiek lurrean, bizkortasun guztia galdurik, akituta, eskua jasotzeko ere gai ez zirala ikusi zituanean, borroka gelditzeko agindu bait zuan Matthew P. Monroe'k.

36. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. goikoetxea 0053 Mixio askotan, lanak akituta erretore-etxera gaueko atsedenera dijoala, jendeak dauzka kale-ertzetan edo etxe-kantoietan zai, urrengo egunean edo beste al duanean aitortzeko txanda eske.

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak l. egia 0020 Beera bearra. Akitu bearra. Utsera bearra.

38. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1971 0028 Eginaren xuxentzeak ehunetan geiago akitzen nau eskuararatzeak baino; hasi orduko gogoa airatzen zait edo lokartzen: irakurriari ohartu ere gabe irakurtzen dut.

39. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa nor da hor? 0156 Ez akit hatik orai hire adin handian: baduk haurrik aski hire inguruan, hemendik goiti haziko hautenak gostuan eta gogotik, hire adina dukala kausa eta obligazionea aita bezela; nahiz badakitan ez dudala erreporxurik egiteko nehorri, zeren ditukan guziak ekarriak ongi guzien egitera eta Jainko onak benedikatuko dituenak mundu huntan berean, beren devoarrak ongi bete diuztelakotz.

40. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Nigar malkoak, molde peningarrian, begi akituetarik erortzen zitzaizkion matelen arroiletara.

41. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0140 Ba, zozotzekoa bada, ba! Orduan, arrantzale batzuek, behin, erabaki dute, egunean zehar, etxetik errekera joan jinka ibiltzeko partez, eta guttiago unatzeko, akitzeko, egun osorako ibai bazterrean plantatuko direla.

42. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0030 Iragan igandeko Ebanjelioan preseski, entzuten ginuen Jesus, akituak heldu ziren apostolueri mintzo: Zatozte enekin, bazter leku batetarat, eta har zazue pausu apur bat.

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. saragûeta 0017 Akitzen zelaik meza ematen zire errespontsuak.

44. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1984 0001 Erabaki horrek arduralaritza-bidea akitu egiten du eta horren aurka arduralaritza-auzipideetikako goradeia egin daiteke; goradei hori arduralaritza-auzipideetako Bizkaiko Sailan egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1987 0001 Administrazio-bidea akitzen ez duen Erabaki horren aurka, Gora-jotzeko Eskea egin ahal izango da, Administrazio-Bideari buruzko Legearen 122. Atalean ezarritakoaren arauera.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lantziri 0001 Joaiten bazira igande aratsalde batez, gazte horien artera, ikusiko dituzu zonbait dantzan ari diska batzuen soinuan; beste batzu dantza ikasten ari; eta dantzan arizanik akituak direnak aldiz, alki batzuetan jarririk elgarrekin solasean.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 1945garrengo Europa akitua, norabiderik gabe USAren atzaparretan gelditu zen.

48. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0042 So egik, liberazione famatu hartara jiteko entzuten dituk oraiko gazte revisionista horiek, beren ustez historia ikasi dutela edo ondoko urtean sartzeko txoxten kixkil bat galdegina baitzaie, duela bost minutako historia hasten dituk karrakatzen, baleki bale sobera akitzen balira edo...

49. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00012 Honen arabera, estilo baten forma artistikoa jaio, garatu eta, akitu ondoren, bukatu egiten da.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00012 Eta izengoitiak? Sekula akitzen ez den soka!

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00071 Ez nuen esaldia akitu. Beste boz bat, Garazirena ez zena, sartu zen tartean:

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00050 Almiranteak akitua zirudien eta ikusi zuen azkenekoan baino nahikotxo zahartuagoa iruditu zitzaion Juliusi.

53. 1991> euskara batua poesia j.l. padron 00028 Denboraren jauzi-aldiari aurka egiten genion,
aurkako bekoki iluna erakusten denborari.
Oraingo iraupena oraindik bezala.
Begien lilura aldegitearen lazgarri gaixoa,
pozaren indar akitzen hasiak.
Egunak joan-ahala, orobat etsita
kezka ugalduetan jaiotako sorkari maiteminduak.

54. 1991> euskara batua literatur prosa lasa 0315 Baina atsegina akitu egiten da ez bada denbora pasa ahala ezagupenez errebortxatzen.

55. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0011 Badakit ez naizena hari begietara zuzen so egietaren bildur izango, ez bait du etorkizunak minduraz akitzen ene baita, iraganaretik datorren damuzko su iraungi ezinak baino.

56. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0045 Lana akitutakoan Doc betea sentitu zen, kontent horrelako lanik ez zuelakoz berriz ere egin beharko.

57. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Legean agintzen dituen lauak dituenak eta bestainbat ohaide edo mirabe ez ote da akiturik geldituko hainbat jantzirekin?

58. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Etengabe borrokatzera behartua dagoen atleta baten gisara ikusten dut Musulman ona; baina laister lehen nekeez ahuldurik eta akiturik, herbailtzen dena garaipen zelaian, eta nolazpait esatearren bere irabazi propioen pean ehortzia.

59. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Andere multzo handi horrek beti ipintzen gaitu ahulezia egoeran, gu akitzeko gaiago delarik asetzeko baino.

60. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. gil bera 0132 Barojak ere bere moduz, hain segur hatzemen zituen endakatze ezaugarri igualtsuak: Altzateko Jaun draman, Urtzi-Thor adiokan ari da hasieratik akitu artio, gutaz despeditzen, halako jainko batendako hemen, gaurgero, ez bide dago bizitzerik.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 tire v.t./v.i. abaildu, pot egin, akitu, nekatu, unatu.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0157
Amodio zer den jakin nahi baduzu,
sutan egur hezea para behar duzu:
sutan egur hezea paratzen baduzu
negarra dariola akituren zaitu.

63. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 00040 Hemeretzigarren mendean, Jose Maria Iparragirre kantaria, Ameriketan ibilia, zahar eta akitua, Euskal Herrira itzuli zen 1877an; euskal foruak suntsitu berriak ziren, autonomismoa bizi bizia eta euskaltzaletasun berri eta beroak bidaia ordaindu zion.

64. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0023 Etzen ageri mutikoari lotuko zitzakonik, karraskan lurra ikaratuz baitzoan eta bi zaldi ukanki, bat akitzearekin bertzerat igaiteko.

65. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00022 Taldekideek atzo jakinarazi zutenez, oso akitua iritsi zen Larrandaburu gailurretik hirugarren kanpamentura, baina onik.

66. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0015 Aurtengo beka ikerketa etnologikoari zuzenduta izanen da eta lanak aurkezteko epea heldu den martxoaren 30ean akituko da.

67. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0030 Aspaldi indar-usturik zebillen eta gaur akiturik ei da.

68. 1991> sailkatu gabeak egunkariak izeta 0042 Lenagoko denboretan, gure haur denboran, ilun-ezkileko etxera eta bestetan ere bai, soñua iluntzen zanean akitzen baitzen.

69. 1991> sailkatu gabeak egunkariak izeta 0042 Elizondon afalondoan ere izaten zen soñua baina gau erditik bereala akitzen zen eta mundu guzia etxera.

69 emaitza

Datu-estatistikoak: