XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nz 0153 Genetikan, bi arraza garbitako (arraza garbia) hibrido baten aleluetako fenotipoan bistaratzen den genea gainartzailea dela esaten da.

2. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Karaktere bera mugatzen duten bi aleloak modu berean edo desberdinean jardun dezakete eta horren ondorioz, bi egoera sorraraz ditzakete:

3. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 - Indibiduo bat karaktere bati dagokionez homozigotikoa (garbia edo purua) dela esaten da bi aleloak berdin-berdinak direnean eta, beraz, modu berean jarduten dutenean.

4. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Ilar-landarearen kasuan, adibidez, loreen kolorea zehazten duten bi aleloek purpura-kolore modura jardun dezakete edo biek kolore zuri modura.

5. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 - Indibiduo bat karaktere bati dagokionez heterozigotikoa dela esaten da bi aleloek desberdin jarduten dutenean.

6. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Aurreko kasuan adibidez, alelo batek purpura-kolorea zehazten du eta besteak kolore zuria.

7. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 - Alelo bat besteari dagokionez gainartzailea da.

8. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Alelo gainartzailea fenotipoan adieraziko da eta bestea, azpirakorra, aldiz, ezkutuan geratuko da.

9. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Loreen kolorearen kasuan, purpura-kolorea zehazten duen aleloak (B) zuria zehazten duena (b) dominatzen du, beraz, hibrido bat Bb letren bidez adieraziko dugu eta bere fenotipoa purpura izango da.

10. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 - Bi aleloak ekipotenteak edo kodominanteak dira, ez dira guztiz espresatzen eta hibridoaren fenotipoak itxura neutroa agertzen du, hau da, alelo bakoitzak, homozigotikoa izango balira, zehaztuko luketenaren nahasketa.

11. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Zenbaitetan hi aleloak kodominanteak direnean fenotipoa ez dagokio nahasketari, baizik eta hibridoak aleloak homozigosian egongo balira adieraziko lituzketen bi karaktereak batera agertzen ditu.

12. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Beste modu batera esanda, fenotipoan karaktere azpirakorra agertzen duen indibiduoak karaktere hori mugatzen duen aleloari dagokionez homozigotikoa izan behar du, eta karaktere gainartzailea agertzen duen indibiduoa, aldiz, homozigotikoa edo heterozigotikoa izan daiteke.

13. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Alelo bat gainartzailea edo azpirakorra izatea karaktere eta espezie bakoitzaren baitan dago eta ezin da orokortu.

14. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 Oro har, alelo gainartzaileak adierazteko letra larriak erabiltzen dira eta txikiak azpirakorrentzat.

15. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00371 ALELO KODOMINANTEAK / Bitarteko herentzia / Karakterea: tximeleten hegalen kolorea / CB= beltza CZ =zuria / GENOTIPOA FENOTIPOA / Homozigotikoa / CBCB beltza / CZCZ zuria / Heterozigotikoa CBCZ grisa / Herentzia kodominantea / Karakterea: gizakiaren MN odol-taldea / LM=m taldea LN=N taldea / GENOTIPOA FENOTIPOA / Homozigotikoa / LMLM M taldea / LNLN N taldea / Heterozigotikoa LMLN MN taldea

16. 1991> euskara batua ikasliburuak elhuyar 0405 19.1.- Definitu genea karaktere biologikoa, aleloa, elkargurutzamendua.

16 emaitza

Datu-estatistikoak: