XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0006 (Oroituaz) A, ta gañera Mendaro'ko gertaera gogoratuko zayo ta ja, ja...! a zer algarak egingo ditun! Neroni ere gogoratu utsez lertzeko zoriyan jartzen naiz... Gertaera ori benetan parregarri da gero... Tomax bultzian edo trenean Bilbao'ra zijoan batean bere aldamenean andaluz bat omen zuan.

2. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0439 Auntza aurra mantentzen
ikusirik ala,
esnia tititikan
artzen ari dala
balitzake bezela
amaren bularra,
chokatuba begira
egiñaz algara
auntzari gozo gozo
diyo beriala
- ¡Ederki pentsatuba!
¡a! ¡bejondayala!
¡uste diat iñure
joan itekiala!
.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1922 0001 Eta abestu ta ate jo euren eztarri bigunak latzitu ta boltsak bete direanean, eleizpean bildu eta an izaten da zarata eta algarea batak baño besteak geyago eroan eztaizan.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1922 0001 Makiña bat algara egin zuan jendiak, batez-ere On Makario-ren ogei milla modutako trebetasunari.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1922 0001 Lenbiziko artzai-taldia-ren irteeratik azkenengo alkatiaren epaitza garratz artaraño notiñen txalo, ¡uju! eta algarak esaten dute zein ederki egon ziran Anton Kaiku antzestu zuten antzeslari jatorrak.

6. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0186 (Berriz basoak beteta oparo edan bezate gero ta algara ta alaitasuna sorturik. Ontan daudela MARTIÑE, sukaldetik, arnas estuka ager bedi otsegiñez).

7. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lek zigor 0060 (Oraingoan Urdaspal agertzen zayo Zunbeltz'i. Urko semea zer dabillen, esaten dio Zunbeltz'ek. Urdaspal'ek erantzunik ez. Berriz ere Zunbeltz'ek galdera bera. Urdaspal'ek bi seaskak aipatzen dizkio. Zunbeltz aserre. Urdaspal'ek orduan algara gozoa).

8. 1940-1968 gipuzkera poesia i. larramendi 0014 Amatxo goitik bera begira
Aurtxoa betikan gora
Amak festa ta festa dagio
Umiak berriz algara
¡Biyen arteko gozotasuna
Musu ta besarkada!
Ama ta seme zeruan daude
Ludiyan Zerurik bada.

9. 1940-1968 gipuzkera poesia lasa 0003 Gabaren erdian entzungo duzu bere abotsa
ezin-egonik, larritasun bizitan
ixiltasuneruntz bultzaka garbitu-beharrak,
oiñazean, eriotzean eta tristura betean
desesperantza gaiñezka
utsunera erori-zorian
maite gaituan begiaren
babesaren beharrean
engainamenduaren festa-buru gauean
algararen txorabioan.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0008 Simeon zeritzan eta Jainkoaren bildurreko gizona zan, eta Jainkoak aginduta zion etzala ilko Salbatzallea ikusi gabe. Goiz artan, Jainkoaren deia somatu zuan Simeon-ek, eta Tenploruntz abiatuko zan, joanetorri zebillen Jendearen artetik, mutil koskorren algara eta uriaren iskanbilletatik.

11. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa m. zarate 0018 Erranbideren etxean bertan ere bazan kantu ta algararik ugari.

12. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0059 Ufada, irrintzi eta algara franko.

13. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0060 (Mahai gainera erortzen da atxurragatik eta algaren artean berriro altxa eta esnatzen dute).

14. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. elias 0036 ZUKATZ - (Agertu gabe, kanporako atealdean, algara handi bat egingo du). Ja, ja, ja! (Ana ikaratu egiten da eta leiho ondora inguratu. Leihotik tximistak ikusten direla eta trumoiaren zarata entzuten dela, bukatuko da lehen ekitaldia).

15. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. elias 0051 BAUTISTA - Sorginkeriekin gehiegi sinisten ez banuen egun horretara bitartean, orain esaten dituzten guztiak egiak ez ote diren izango pentsatzen hasia nauk... Goiko zelaiaren ertzean zen emakumearen algarak, zer dela eta bestela? Urduri nauk benetan eta gaueko zarata txikienak ere loa galduarazten zidak.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0177 Entzulego honek saioari behar duen giroa ematen dio bere txalo, algara edo txistuen bidez eta bertso bukaerak bertsolariarekin batera errepikatuz.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0249 Itzuli ziren bilerara eta han jarraitu zuten algararik arraroenean, hemen aipatuko ez ditugun sorgin lanak egiten.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0149 Zure algarek ez didate neri...... ematen, negar egiteko gogoa baizik.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0074 Amorru guztia joan eta aurpegiko kolore urdina galdu zitzaion, aurpegi ilun hura argituz... eta une batetik bestera izugarrizko algarak botatzen hasi zen.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0038 Ikasleen farrak eta algarak, maisua, arrotz baten aurrean itxura farragarri hartan ikusi zutenean!.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0038 Irakasle gizarajoak lotsa gorritan alde egin behar izan zuen zapalak eskuetan zituela bere ikasleen algara etengabeei ihesi.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0013 - Bai, janari eskasak sortuko zion sabeleko hutsunea - esan zuen barrezka Benantzio beltzak, guztien algara sortaraziz.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0072 Txalupazaleak, ordea, berehala etorri ziren beren senera eta algara batean haren atzetik joan ziren.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0029 Han barruan zegoela, oraindik ere algara biziagoa egin zuen.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. escribano 0007 Uda iritsi orduko, berriz, han izaten zen festa, han! Txorien txioak beharko itzal zulo izkutuetan isildu... Izan ere, a ze algarak neska-mutilenak: - Pasaidak pilota, Mikel! - Ane, baietz 30 segundutan erreka igaro! - E! Ez nazazue honela uretara bultza, oraindik ez ditut galtzak erantzi eta!.

26. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0140 Algara txingarra
begiak karamelu
espartu

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0177 Tassis algara batean zegoen.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0025 Bere aurrean Tommyk algara egin zuen.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0019 Edo amaren algara zaratatsuak, keinu biziak eta begirada eszitatuak.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0076 Ofizialen festaren algarak eta barre azantzak itzali ziren txilio garrantz haren kargutzean.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0193 Udaletxea, eliza, pilota-lekua eta etxe sail batek inguratzen zuten plaza koadratuaren bolumena entzuleen algaraz bete zen.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0193 Eta soinuak eta algarak plazako bolumenari gainezka egin eta herriko zelai zabaletara hedatzen zirela iruditu zitzaien.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0077 Geratuta zeuden taxietan figurak elkarrengana makurtzen ziren, kantuak eta entzuten ez ziren ateraldiek eragindako algarak aditzen ziren, eta piztutako zigarroek barnean egindako keinu ulertezinak marrazten zituzten.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0073 Neskaren listuzko erantzunak algara bizia sortu bait zuan, an zeuden guztien artean.

35. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0091 - Algara bizian utzi zuan urrutizkiña, gure Don Gumersindo'k alukeri ura esatean munduko gauzarik bitxiena esan ba`lu bezala.

36. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zug 0096 Eta Dn. Ramonek bere algara gozo luzea zuan; eta parrez alde egin.

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zug 0096 Entzutekoa zan gero, aren ja, ja, ja, algara luze-gozoa.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Kalean algara batzuk somatu ziren.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Mona Lisak, itxurak gordetzeko, esku bat jarria zeukan bere algara eskandalagarriaren aurrean.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1972 0001 Etxekoren bat iltea danean ¡zelako negarrak ta algarauak!

41. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00106 Gure aurretik pasatu ziran, ardurea guztiz galduta, oinezkoak algara bizian, mendekua ospatzen jadanik.

42. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00063 Aurreko urtean, hamabi urte nituela, erlejinoko irakasleak taulatura atara ninduen (danen aurrera atarate horrek zelan kikiltzen ninduen ez dago esaterik) eta oso ondo, ia buruz emoten ari nintzen ikaskai batean ...y la suegra de San Pedro estaba fiebre esan nebanean, irakasleak barreari emon eutson eta ikasle guztiek algarari.

43. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00063 Irakaslearen bigarren barreak eta ikaskideen algarak ez ziren txikiagoak izan.

44. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0159 (Poxpoluen algaraz eskala osoa betetzen dute. Gu gara abestia kantatzen dute)

45. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0159 Zuen buila eta algarak txarrera eragingo du...

46. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00042 Harrigarriena zen algara hura hurbilagotzen sentitzen zuela botikariak, gero eta hurbilago, harik eta hain gertu entzutean begiak zabaldu zituen arte eta, hura bai ezustekoa: laguntaldea etxe barruan bertan zebilela ikusi zuen.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0196 Arratsaldeko algarak erabat isildu dira gauerako.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00181 Medikuen algarak eta irriak lehen baino handiagoak ziren. Laster kendu zitzaien barre egiteko gogoa, euren laguna azkenetan zegoela ikustean.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00117 Umeak, urpekontziaren bizkarretik txalupa barrura jauzi egin zuen algara artean.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0013 Bioi ere lanak ematen zizkigun tente egoteak, eta algara handiak egiten genituen elkarren aurrean, nik labana eskuan eta berak burduntzi gorria neure aurpegi aurrean inarrosten.

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0022 Horrela iragan zen atsedena bitarteko denbora, eta txirrinak jo zuenean, patiora ateratzeko algararen artean irakasleak, hartu egin gintuen Mikel eta biok.

52. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00027 Egurraren pindarrek baino gehiago, kanpokoen algarek urratzen zuten sukaldeko isiltasuna, eta haiek jo eta jo dabiltzan autoen alarmak bezain jasanezinak egin zitzaizkidan.

53. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00144 Hegaztiren boten algara basatiek asaldatzen dute gehien.

54. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00023 Ile sustraietaraino gorrituko nintzen-edo, barrezka hasi baitzen algara zakarrez.

55. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0048 Burutazioak barregura eragin zion, eta lankide guztien muturren aurrean algara batean jarri zen.

56. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0056 Barren-barrenetik sorturiko zoriona bere aurpegi, begitarte, irribarre eta algara eta so maitekorretan islatzen zitzaion.

57. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0075 -Algara, oihu eta arrantzaka ederki dakizue, baina ez dago zuen artean piano honi musika atera diezaiokeenik!

58. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0119 Doroteoren algarak aditzeari uko egin diote belarriek.

59. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. sagastizabal 0079 Morganen algarak Txindoki-puntako artzainak entzuten zituen.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00053 Buruari batera eta bestera eragin zion, izuikaraz, gainerakoek algararen bat lehertzen zuten bitartean. Buru-kulunka geratzearekin ordea, irribarrea loratuz-loratuz joan zitzaion, begiak txiki-txiki egin arte, eta ¡mentira! bota zuen gozo-gozo.

61. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. diaz 0051 Horrelako iskanbiletan nabaria izan da alde bietako korrikalarien elkarrekiko elkartasuna eta guztion poza eta algara lekukoak muga gainditzen duenean, Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga inposatua ukatzen denean alegia.

62. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. diaz 0051 Hitzetarikoren bat ezagutzen zuen bakoitzean bere koadernoan idazten zuen, hitza ezagutzeak algara handia ematen ziola.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. urbeltz 0052 Ez dakigu astinketa algara militar baten oroimenez egiten den, baina bai mairua aurkezten duela, hain zuzen, melodia baten bidez, Tantirumairu.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0046 Hil zenean, lamiak eta sorginak egin ziren haren gorpuaren jabe, eta harrezkero, atsedenik hartu gabe, giro triste eta algara beldurgarriak eginez erabiltzen dute garai batean menpean izan zituen lurraldeetan.

65. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Tomy algara bizian asi zan eta, parrari ezin eutsiaz, eskua musura eraman eta gorputz guztia dardarrean zeukala jarri zan.

66. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1999 00009 Txoronpio, Pantxi eta Pantxo izango dira bertan haurrei algara batzuk eginarazteko asmotan. Ekilibristak, malabaristak, magoak, patinatzaile akrobatikoak eta labana jaurtitzaileak ere ikusi ahal izango dira.

67. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0012 Ez dadila joan otordu, turroi, txanpan, soinu, algara eta gure etxeetako belenekin batean.

67 emaitza

Datu-estatistikoak: