XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00021 Alexandriako jakintsuek, berriz, greko klasikoaren gramatika baten beharra zutelarik, analogiak aztertu eta paradigmak osatzen saiatu ziren.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l.m. bandres 0153 Beraz, analogiaz baliaturik: indar magnetikoeragilea definitzen badugu eta R erreluktantzia ekuazioa honela bilakatzen zaigu .

3. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0356 Uste dut, halere, /enaiz/ eta /ehaiz/ bikoteak, logika apur bat balukeela; eta, analogia lagun, /enaiz/ eta /ezaiz/ bikote desberdina baino egokiago litzatekeela.

4. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0359 Eta gauza bera zubereraz: nahiz zubereraren arauera, eta analogiaz (-2) eta espero izan.

5. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0168 Aldagai asko ditu gaitasunak, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan garrantzizkoena den faktore honek: generalizazioa, imitazioa, analogia, oroimena...

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak n. balluerka 0113 (...), Darwinen ereduaren araberako aldatze-hautapenezko analogia biologikoan oinarritutako orientapen bat proposatzen du, zeinean moldaketa psikosozialaren balorapen konparatibo bat burutuko bait litzateke, adaptaketa horren patroien identifikapenari begira.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1982 0086 Aspektu desberdinak sakontzeko aukera ematen dute ereduek, lan-eskemak beste alor batzutan aplikatzeko, analogia edo kontrastearen araberako alderaketak egiteko, diferentziatzeko, jeneralizatzeko... posibilitate ta guzti, oraindik zientziaren ikuspegi sistematikotara heldu gabe.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0304 Gizarte eta ikuiluko animaliaren arteko analogiaz ezagutu eta adierazi du bere burua herriak dudarik ez dago.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0304 Makinarekin elkarganatu gaituen analogia modernoa baino askoz ere atseginagoa da analogia animatsu hura eta, dudarik ez, ikerketa sozialak gaur asmatzen dabiltzaten mekanismo-metafora bezain egiazkoa. Hala nik uste.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nafarizendegia 0013 Halaz guztiz, idatziz eta ahoz ongi dokumentaturik, dauden eta hizkuntzaren fonetika arauak errespetatzen dituzten beste izen batzurekiko analogiaz hautetsi da delako izen hori.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. zabaleta 0029 Argudio horiek erabili ahal izateko, ordea, gauza segurutzat frogatua behar luke izan homoplatoetako teknikaren eta gainerako grabatu mota guztietako teknikaren analogiak errakuntza marjinarik ez duela ematen.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak informatika atlasa 0014 Ikusten dugunez, sistema honek analogia argia du proposamenen aljebrarekin.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0225 Horrela zioen De Broglie-k: Doktrina berri baten oinarrizko ideiak aurkezten dituena, askotan, ez da hasiera batetan ondorio guztietaz konturatzen; bere intuizio pertsonalek bideraturik, analogia matematikoen barne-indarrek estuturik, ia bere buruaren aurka, bukaera beraxek ezezaguna duen bide batetara eramana aurkitzen da ".

14. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0009 Du Meril`ek: Euskerak eta kaukasar izkuntzak ba-dituzte beren baitan antz edo analoji batzuk gramatikari buruz naiko zeatzak eta joskeran, aditzean eta izen-saillean bat lez datoztenak.

15. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00193 - Jainkoaren izenean esan zuen Henchy jaunak, zer analogia dago bi kasuen artean?

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00205 - Hortaz, dena da gramatika analogian. Baina hori egia izanik ere, berehala erantsi behar dugu, dena den, sorturiko forma hori hizketari bakarrik dagokiola, hiztun bakartu baten noizean behingo ekintza baita.

17. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00205 Analogiak, beraz, hizkuntza eta hizketa bereizten erakusten digu (ik. 44. orr. eta hh.); bigarrena alegia, hizketa, lehenaren menpekoa dela agertzen digu, eta 165. orrialdean deskribatu dugun aldetik aintzat harturiko hizkuntza mekanismora hurbiltzen gaitu.

18. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00205 Hortaz, forma berria agertu deino, betea zegoen fenomenoaren zati oso bat. Mintzairak, etengabe, datozkion banakoak deskonposatzen ditu, eta ohiko erabileraren arabera hitz egiteko ahalbideak ez ezik, analogiaz ager daitezkeen forma guztienak ere barnean ditu. Hortaz, uste okerra da pentsatzea forma bat sortzeko prozesua hura agertu denean hasi dela, osagaiak lehenagotik baitzeuden.

19. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00205 Laburbilduz, analogia, berez, interpretazioaren fenomenoaren alderdi bat, alegia hizkuntza iharduera orokor baten agerpena, baizik ez da. Jarduera horretan, banakoak bereizten dira, gero banako horiek erabili ahal izateko. Eta hori dela eta, esan ohi dugu analogia erabat gramatikala eta sinkronikoa dela.

20. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00205 Analogiaren izaera hori dela eta, bi oharpen egin ditzakegu, erabat arbitrario eta erlatiboki arbitrarioari buruz dugun ikuspegia baieztatzen dutenak (ik. 166. orr. eta hh.).

21. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak erantzukizun zibila 00033 Halaber, ordena penalean ezin da pertsona bat zehatu, honek azaldutako portaera aurrez arau batetan jaso ez bada, alderantzizko kasuan, epaile zibilak kasu bakoitzean askatasun haundiz erabakiko du: analogia zein interpretazio hedatzailea ere erabiltzeko ahalmena baitu.

22. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00089 Ezkiagak teorizazio luzeak egin ditu metaforaren eta analogiaren inguruan, ezagupen zientifiko eta intuizio-ezagupenaren inguruan.

23. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 00046 Spenceren filosofian gizartea (eta historia) organismo bizidunaren analogian interpretatzen bada ere, badago diferentzia funtsezko bat.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00235 Gauzen errealitatea ezagutzeko postulatuak hautemapena eskatzen du, eta beraz, sentsazioa bere kontzientziarekin batera, baina ez zuzenki bere izatea ezagutu behar dugun objektu berarena; bai, ordea, hautemapen erreal batekin bilkura esperientziaren analogien arabera, hots, oro har esperientzia bateko elkarlotura erreal oro erakusten duten analogien arabera.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00235 izatea, ordea, bere hautemapenaren aurretik ere ezagut daiteke alderagarriki a priori, baldin eta hautemapen batzuekin soilik elkartzen bada bere (analogien) elkarlotura enpirikoaren oinarri-esakuneen arabera.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00235 Izan ere, hainbestez, gauzaren izatea gure hautemapenekin elkartua dago esperientzia ahalgarri batean, eta analogia haien gida-hariarekin gure hautemapen errealetik gauzara irits gaitezke hautemapen ahalgarrien ilaran.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0107 Honen arabera, kosmoaren eta gizakiaren artean, makrokosmoaren eta mikrokosmoaren artean, ametsezko analogia ezarri zuen.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Analogia hauek, beraz, bermatu egiten dute nire interpretazioa, W. Mannhardt eta W. R. Paton jaunei jarraituz Targelietako uzta-jaialdi grekoan giza biktimei ematen zitzaien zigorraz eman dudana.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. bengoetxea 0439 Ezin da analogia edo antzekotasunik erabili zuzenbide penalean aurrikusia ez zegoen ekintza bat zigortzearren.

30. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. otaegi 0110 Analogiazko korrespondentzia iradokia.

31. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. otaegi 0111 Jarrera honek analogiaren indarra sendotu egin du, bai eta bide batez sinbolizazioaren gauzatze biribila.

32. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. azkarate 0564 Ez hainbeste agian Murtzia-rekin, baina analogiaz jokatu zen.

32 emaitza

Datu-estatistikoak: