XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0004 (Bat batean zaputz antzean).

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0004 Tomax beratzearren zaputz antzean jarri nintzan, buruko miñez negoen itxura egin ere bai baña Tomax'ek nere aitzeki-maitzekiak igarriaz onela dio:
- Zapatak oñetan min egiteak enau arritzen baño buruko miñik egin lezakenik ezin sinistu det.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0005 Azkenean Tomax azaldu zan... o...! Tomaxito... auxe izan zan nere biotza dar-dar jarri zuana, Tomax, Tomaxito... auxe izan zan gaur urtebete aldare aurrera eraman ninduna... gaur urtebete...(Zaputz antzean) gaur urtebete bai, ta Tomax gogoratu ez! gizonak orrelakoxeak dira, bein ezkondu ezkero ez dira ezertzaz gogoratzen, (Asarre) noiz ezkondu ziran ere ez! xurikeriak beretzat bakarrik nai izaten dituzte gizonak, ezkontzako urteurrena bezela Tomax'ek egin bear zizkidan ba gaur neri, ezta? Ba, ez, ezerrez...

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia lab 0009 Bai?, ala, guaizeak ta bizar labana artu ditut eskuetan ta (lan antzean) rra, rra, rra, igarri orduko bizarra garbitu nion.

5. 1900-1939 gipuzkera antzerkia abar 0030 (Asiko da izketan azarre antzian bañan nola esagutu duben Braulio-ren asmua alaituko da bukaerako ta azkeneko itzak esango ditu par-irriyan).

6. 1900-1939 gipuzkera poesia inzag 0299 joantzan zerura aidean,
anima garbi, zintzo zintzoak,
itzultzen diran anzean
ta oraiñ bizi da merezi zuen
betiko zori onean.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0028 Itza jan ezpalute laister jabetuko ziran erri nagusietaz eta gazteluetaz; baiño gobernuaren soldadu-taldeak, anai-antzean ez baiño tiroka artu zitun karlistenak.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa manzi 0055 Igande baten, morroi guztiak Begoñara joanak ziran, ta nere ordez atezai gelditu zanak aserre antzean: esan zion: Au ere ba da ba! guziak Begoñara, ta ni emen gelditu bear!.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0028 Donetasun aundikoa ta Jaungoikoakin jarrduteko oso arrtetsua zalako, maite-maite zuan Marigñanotarr anai Masseokin beiñ Aita San Prantzisko Porrziunkulako komentuan zegoala, alako batean anai Masseo irrten zitzaion bidera, ta San Prantziskoren apaltasuna humiltasuna azterrtu nairik aserre antzean esan zion:
-¿Zer dala-ta zuri? ¿Zer dala-ta zuri? ¿Zer dala-ta zuri?.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak inza azalp 0065 Beraiek esaten digute Isaak bezalaxe Jaunari eskeñia izango zala, Noe bezala bulusia, Jose bezala saldua, altzairuzko sugea bezala gurutzean zabaldua, Dabid bezala irri edo parra egingo zitzaiona, Sanson'en antzean etsaiak garaituko zituana ta Jonas bezela iru egunez lurpean egongo zala .

11. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0137 Berrogeikaroak (garizumak) zer esan nai ote digun? Orra oarrtu gaurrko Goizperrkia (Ebanjelioa) ta gure Jauna berrogei egun baru ta otoitzetan egon baizan, kristauak ere aro ontan (garizuman) Jesus onaren antzean bizi bearr degula besterik ez.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1917 0001 Andoain'go Sorabilla etxaidiak illa onen 8'an ospatzen du bere jai-eguna, ta gertu daude egun ori ta urrengo eguna taju antzian igarotzeko.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak laux 0001 Iñoiz eztogu uste, oraingo antzean batuta egongo ziranak, euzko-semiak.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak laux 0001 Gurenda andija lortu dau Macia jaunak eta pozik gengokez bere antzean bagengoz, baña catalandar batek iñuan eran, euran artian ezta uzkurtzazko batasunik, ezta benetazko erri bakerik.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1935 0001 Geurekin etorri zan adizkidiaren antzean amaikatxu ba-dira.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 ¡Gu ibiltzen giñuken ba oriek jantzita!- diote iseka antzean...

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00001 Obispo eta apaiz jaun oyek
Gogor ari dira abisten
Playa oyetan dirala jazten;
Al egiñian tira ta ere
Etzaye ondo irixten,
Goi aldia ere lasai antzian,
Ardura gutxitxo ixten;
Ikusi gabe ez da erraza
Nola dabiltzan sinisten.

18. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa akes 0102 2. Lur agortua - urez egarri - dan antzean, zure egarri naz - biotzean.

19. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain lili 0073 Bazkaltzera bildu ziranean egun ari zegokion bezela ikusten zan jantokia: aurre-aurrean, ormatik zintzilik itxas-ontzi bat, olatuen gañean irrist-antzean, bere biran paperezko emeretzi uxo txuri.

20. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or 0053 Impresos antzean igorri nizun, eta zertifikatzerik ez dute emen ontzat artzen.

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0226 Ta oni bizkarreko illea eskuekin orraztuaz, jostaketa-antzean, etzaio ba irten eliz-gizon agurgarri ari!

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak r. arregi 0201 Ikusten danez Elkarrekiko Merkatua osatzen duten erriak berdiñ antzean arkitzen ziran politikari dagokionez, 1945'gn. urtean.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0029 Goiz antzean baserritarren batzuek, sakelean dituten txanponak jokatzeko asmotan Portaleta'ra inguratzen diranean, ikustekoak dira.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0041 Aldi berean, eta gogor antxean, lehengoa baiño makurrago den modernismo berri bat salatzen du, Maritain-ek gaurko aldiaren ezaugarrietan somatu bide duena.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0041 Iru urte ezkero, bapateko gaitzak lurbira osoaren ugazaba yo, ta zoro antzean bizi zan, abere odolkoya iduri.

26. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa mde 0132 Gaizkin bat da gizon-antzean, ordea, eta guztiek ba dakite....

27. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1967 0095 Gorrotxategi
Mundu onetan bizi gerade
oso denbora motzian,
gu ere juango gera noizbaiten,
aurrekoak e juan zian;
zertako ibili alkarrekin
etsai gaiztoen antzian?
iru-lau egun dauzkagu eta
ibili kontzientzian.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. bustintza 00001 Gure gizona olako autuetan ebillan ortean, oñaztu andi baten argitan, artzulotik, zortzi mutil, zortzirak dantzari antzian arrapalada baten urten ziran.

29. 1969-1990 bizkaiera bertsoak olerti 1980 0113 Txarto egitean eztogu ulertzen
geure biotz barrenean,
olako zerbait, esan ezin dan,
kilikiliren antzean?
Ez al da ori geure txarraren
oiartzunaren moduan?
Salatzen gaitun kanpai otsa lez
txarto ein dogun orduan?
.

30. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak f. zubiaga 0132 - Polonioren txakurrak? Uuu...! purrust egin eutseen Serafiñek bertatik, sorbalda banatan, gutun antzean, eroazan katuak adieraziz.

31. 1969-1990 bizkaiera poesia onaind 0068 Ixillik dago lurbira.
Arako egite aundiak, nok gogoratzen ete?...
Neure goiztar adiñean, jai-zain egon oi nintzan
egarri biziz, eta gero, areik igarotean, naigabez,
itxarrik, burrukoa lardakatzen neban, eta, belu,
pizkaka illanditu ta meeturikan joian kanta
bide-zidorretan barruna entzuten zanean,
biotza jadanik gaurko antzean estutzen yatan
.

32. 1969-1990 bizkaiera poesia egia ta maitasuna 0126 Maitasuna ta egia
zuen irrintzian
erria maitatuaz
erritar antzian
berari eskeñita
lanbide bizian:
kristo ezta maitaten
errian ezian
.

33. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0129 Gau baten lagunekaz edaten ziharduala euretariko batek esan eutsan txantxa antzean:
Danok daukagu aho-mihinean zure adorea baina egingo genduke ez zarala gauza Hamar Erregeen 3 Infernuetako hamar erregeen eleiza sagaratua, distritu guztietako huriburuetan eregiten zan eleizara joan eta ezkerreko igarobidean dagoan Infernuetako Epailea honaxe ekarteko.

34. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak korpus eguna 1986 0031 Baiña nik ez dakit ba, motel xamarra edo zer zan, behintzat berandu antzian,(...).

35. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. gereño 0274 ANDEREÑOA - (Haserre antzean). Kontxo ta kaka ta... zer da hizketa hori? Zer uste duzu dala hau? Tabernaren bat ala? Hau ikastola bat da, kultura etxe bat. Eta ez hemen horrelako hitzik erabili.

36. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. irizar 0102 JUAN ANDRES: Ni ere Iñazio Marirekin nago gehienbat. Neri ez dit ardura egun dena burua jaso gabe lana egiteak, ez nago erraztasunari begira baina bai ondo irabazteari. Badaude hor eta hemen banaka batzuk argi jokatu eta aberastu direnak... Haiek aberastu badira, zergatik ez neu? Beti larri antzean ibili beharrean ez zen ba gaizki egongo dirua irabaztea, lana gogor eginda egin behar bada, baina ondo irabazita eta ez hemengo moduan... Baserriko etorkizuna jakina eta ezaguna da!

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oinarri/2 0050 Zuzendari, guraso,
gidari-antzean
irakasleak lagun
gelara sartzean...
Zuei esker daukagu
gau eta goizean
euskara ezpainetan
eta bihotzean.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0085 Bandoen arteko gerrateak bukatu gabe zeuden artean; ezin ikusiak eta mendekuak, beraz, barra-barra eta janaria urri antzean.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0059 Orduan Pedrok, bereiz harturik, haserre-antzean erantzun zion.

40. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0088 Ez dakit zergatik, baina kartoizko kaxa guzti haiek ikusita, suteren bat sortuz gero hura suziaren antzean erreko zela bururatu zitzaidan soilik.

41. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0046 - Sar zaitez, mesedez, sar zaitez - esan zion Leibeli lasai antzean.

42. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0088 Begiak ere argi antzean, gora begiratu duen batean hor ikusten du uso bandada gaitza Elizako kanpandorrean asentatzen!.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0049 Begi mehatxugarriak zeuzkan, masailezurrak irtenak eta ahoa okertua, haserre antzean.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0099 - Hori Frantziskok far-antxean, noiznahiko lana dik maribandera horrek.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0114 Gizonak beren istorioa kontatzen hasi ziren eta agintariak pazientzia osoz entzun zien, haserre antzean bazegoen ere.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0063 Neskatxa negarrez hasi zen, zotinka, bihotza jo eta ke, ahitu antzean kolpeka ari zen bularraren kontra kokildua, eta buruarekin, eskuekin, keinu txiki bat eginaz bakarrik erantzun ahal izan zion.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0201 - Sasoikoak ere badira - ihardetsi zuen gizonak, masailak gorritu antzean; baina Lizak bere buruari eraginez zalantza keinuak egin zituenean, Georgek ez zuen erantzun zakarrik eman.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0201 - Aizu, George - esan zuen andreak, lotsati antzean.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0017 Osaba-aitona hau ez nuen inoiz ikusi baina haren antza omen dut, aitaren bulegoko horman dagoen erretrato errealista antzean daukan itxuran bereziki.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak b. muxika 0256 Jordan errekan Joanen eskutik bataioa artu zuanean, Espiritu Santua jetxi zitzaion gainera uso antzean; Espiritu berak eragin zion basamortura joatera, deabruaren erasoak jasan zetzan.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0313 Bidez, baserritarren antzean, zijoala, erropa apainen ongaitzak aztertuaz agian, beretzat kalteak aundiagoak izan zirela konturatuko zen.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lasa 0077 Hasieran, zirriborro antzean erdi ahazturikako eta garrantzia gabeko dato batzuk ematen ditu.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0067 Gizonak mundua, lagunak partaide sexuala, esaterako ez ditu inola ere norbere satisfaziorako objetu bezala kontsideratzen: bere xedetarako helpide antzean.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0067 Teoria iadanik guziz zatika, fragmentarioki erabiltzen da: komeni den edozein eratan erabili da sistima teorikoa, tesi bakanen zintzilikario antzean, garaia ta eskaida aldatu ala, komenentzien arabera, tesi bat ala beste hartu ta atzera utzi egiten zelarik.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0018 Goiz batez, dio kupitu antzean, badijoa artzaina portua gora eta nun hartzen duen odol errestoa bidean.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0271 Proletkulturalistak Alderdi barrukoak nahiz albokoak oposizio antzean gelditu ziren: iraultzagile suharrak baziren ere, ez ziren lankide zuhurrak, gizartearen antolaketa berrirako.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Eskiatzailerik zaluena, zangoak apur bat higituz, elur axaletik irristatuz makur antzean aireari erresistentzi gutien ematen diona da.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0160 Lan-eguna amaituta, amak ba du denbora bere garbiketaz arduratzeko / Neska murgildariek zaharrei ematen diete goroldia; eta hauek zapaldu egiten dute, ore antzean utzi arte.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0542 KONKLUSIO ANTZEAN OHAR LABURRAK Idazlea gizarte bizitzaren ertzean edo handik at dagoen norbait denik ez du pentsatzen euskal idazleak.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0238 Baina halare determinatu antzean gabiltza geure bizitza guztian, eta gizagintza... izan behar du gure bizitzak.

61. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0590 (Firme bestaldera begiratzen du, otz-atz antzean. Besoak uztartu egiten ditu).

62. 1969-1990 gipuzkera bertsoak salav soro 0142 Neroni ere jartzen
naiz alai-antzean
jai zoragarri auek
inguratutzean;
zer poza banatzen dan
nere biotzean,
gure ballaran pestak
diran bakoitzean!.

63. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak marrazkioeo/2 0021 Ingiaren gañean erori antzean arkatza dala, LERRO LODIA EGIN.

64. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura e. zipitria 0012 Ara etortzen zan artzai antzean mutiko bat txilibitua joaz, neri jatekoa ekartzera.

65. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0009 Maitero ta irri-antzean eskua neri luzatuz, esan zidan bere abots lodiaz eta astiro: - Egun On! FRITZ! Ona izan zaitez! eta zure gain ar zazu nere HEINI!.

66. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0075 Gero, lau edo bostek bildur antzean jaso zuten eskua, bereala berriz jexteko ordea.

67. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0096 Mentxu ta Imanol`en ezkontzaren berri jakin zuenean ere naiz eta orrelakoetan, nabari oi dan biotz-zimikoa izan, Yon ez zan biozkabetu; lasai antzean artu zuen maitasun galeraren ondore mikatza.

68. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: nork bere bidea, 9-17 0016 Eta une orretan, bere burua bizi bearraren burrukatik libre antzean ikusi duanean, liburu au idazteko buruzbidea artu.

69. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0086 Inazio M. Barriolak erri zaar aren ezaugarri berezienak onela adierazten ditu: Gure erria eiztaria zan eta leizetan bizitzen zan: ori esan nai digute, leizetan arkitu diran arri urdin eta kuarzitazko aizkora, aiztaga latz antzean landuak eta abere-ezurrak: auek dira bere kulturaren aztarrenak: kultura onen aztarrenak geroko estratoetan arkitzeak esaten digu, etnia bereko talde bat bizi zala Pirineo-lurraldean, prehistoriaren bukaera arte.

70. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0067 Ori egiten dionari izaki txiki batzuek agertuko zaizkio, mozorro antzean edo giza-seme itxuran.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Pierre Lartzabal, Zokoako apaiz abertzalea hil zen atzo, hiruzpalau urte elbarri antzean igaro ondoren.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Aireko konpainia famatu hori gaizki antxean da, diruz, jakina.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. zubia 0001 Bei aragia, gora antzean prezioan.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. zubia 0001 Ontaz, prezioak bereari eusten dio geiagorik gabe, au da, 140 pezeta kilo/kanala zerri gizenarentzako, naiz ta pixkan bat gora antzea sumatu.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. etxezarreta 0001 Hilotzak zazpi zortzi egunean itxura antzean mantentzeko teknika bat omen da eta Catalunyako Generalitateak legez baimena eman diona.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0001 Piztirik ere ez da inguruan, txoririk ere ez; gu geuron antzean, aterpe onen baten babesean dira, ziurki oro.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0001 Halako batetan, hasi da alde egin nahian, urtzen, desegiten doa apurka, pixkana, gero erreken antzean.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0002 Ordua zen, bazter guztiak aspertuta zeuzkan eta gordeka antzean joan da.

79. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0168 - Zertan ibiliko nauk ba, hire antzean banan-banan barik, denak batera aterateko pagoak estukinez amarretan!

80. 1991> bizkaiera literatur prosa j.m. etxebarria 0256 Gaua aurrera zihoakien baina marti oilar hori ezin topatu eta bienbitartean deabruak bazebiltzan zubiginen eta azken antzean ibili be, tenolik ez zitzaien falta ez!

81. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00063 Artean erderaz ondo ikasia nintzen, edo besteen antzean behintzat, nozean akats bat egin arren.

82. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00028 Batzuetan gogor antzean hitzegiten zion arren, ez zen inoiz haserratzen. Urkok beti ondoan behar zuen Ines txikia, eta primeran konpontzen ziren biak. Egia esan, gazte samarra baina, bikote polita egiten zuten biek.

83. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00053 Azken esaldi horretan motel antzean mintzatu zen, eta mutila emakumeen izakera ezagutzen iaioagoa izan balitz, hanken mugimendu berezi hartan antzeman behar ziokeen neskatilaren jarrera ez zela berak adierazi nahi izan zuen bezain hotza.

84. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00080 Hark enkargatutako lan zikinak egiten nizkian. Jauregi erdi-kimikari eta erdi-alkimista huen. Eta askoren antzean, harri filosofalaren bila zebilean sasikume hura.

85. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0068 - Ondo begiraiozu Txuriori, makal antzean dabil-eta.

86. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00070 Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia goratzarrez.

87. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00100 Mesanotxea, armairua eta saxofoia gelaren hutsari desafioka antzean dabiltza.

88. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00331 Emakume-taldeari zuzendu zitzaion: hantxe ari ziren-eta, tar-tar eta mar-mar, larri bai baina lasai antxean, itxuraz behintzat, elkarri kontu-kontari, hau dek-hau harritu zen mutila bere baitan.

89. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00207 Azken batean soka haietan gora joan beharko genuen, huntzak zuhaitz enborrean bezala, edo antzean behintzat.

90. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00282 Ezagutu zintudanetik ero antzean ibili naiz, eta harrezkero sei hilabete luze igaro dira.

91. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0144 Alde ederrean zihoan orain, arin antzean.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: barbier, j.: piarres ii, ix-xl 00018 Batetik, euskaldun soldaduen balentriek idazlea gehiegi itsutu dutela aipatzen du, horrela, Etxepareren ustez garrantzi handiko diren beste alderdi batzuek aipatzen ez dituelarik. Ez dauku solas guti baizik adiarazi gibeleko gerlaz dio haserre antzean:

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0179 Erlijioaren mendean, eta kristautasunaren azpian batez ere, borroka oro basakeria antzean ikusten ohitu gara.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres ii, xi-xl 0018 Ez dauku solas guti baizik adiarazi gibeleko gerlaz dio haserre antzean:

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0108 Horien artetik, Perico Delgado izan zen, karrerari normal antzean eutsi zion bakarra.

96. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00111 Jesus basora bazijoala
Amak jakin zuanean,
bere antzera atek itxita
jarri zan beren etxean.
Jesusen berri jakiten zuan
aingeruak esatean,
otoitzak eta barauak egin
zitun Jesusen antzean.

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Urola aldean ere bada itxitakorik eta huts antzean dabilenik.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0006 Eta ezagutzen gaituen jendearen lotsaz, bederen, ez genuke etsai antzean agertu beharko.

99. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. iraola 0062 Egia handia eta zer pentsatua ematen duen aipamena horixe, izan ere Nafarroako bertsolari askok ilunbeta antzean bizi behar izan du; baina Nafarroan ezezik leku gehiagotan ere izan da koarto ilunean mundualdia eman duen bertsolaririk.

100. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0011 Esan daiteke heriotzak gehitzeak jaiotzak ugarituarazi egiten dituela, baina berandu antzean.

101. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... santa mariñe 1994 0011 Laster antzean hazten dan zuhaitz hau, suek pasako basoetan imintzeko da aproposa.

102. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... santa mariñe 1994 0011 Azalerako: 50 gr. mantzanila litro erdi uretan egosi 10 minutuz, eragatzi eta laño antzean bota aurpegian.

103. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... santa mariñe 1994 0005 Butroiko Kastiloak, hainbeste urtetan historiari beranak emon ostean, harrezkero, ahaztu antzean itzi zan 300 urtez.

103 emaitza

Datu-estatistikoak: