XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak j.g. etxebarria 0021 Argi ta garbi dago, beraz, Antxiñate donea, Idazteuna ta Eleizaren irakaslaritza, Jaungoikoaren asmo zuurretan, ataraño lotuta ta batuta dagoz, eurotatik batek ezin leike bestea barik iraun.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak balerdi 0013 Lenengotik, ots, siñismen altxorretik idazteun eta ao-jakintz edo tradizioatik (antziñate) sinismen ezkutukiak arturik liturjian sarrerazten ditu, batez ere Irutasun Deunari eta Gizakunde eta Eroskundeari.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Antxiñatean tenpluei soilik zegokien babes-eskubidea (derecho de asilo), euskal-legeak etxeari orobat ematen zion (15) .

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. artola 0072 Martimort'ek txukun asko bildu ditu gai oni dagozkion antziñateko testigantzak.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak mde 0183 Uste izaiteko da Latin kultura ezagutu baino lehen Irlandarrak ez zegozela ispiritu eta enthelegu laneginik batere gabe, ezen Keltak ez ziran basati batzu, aitzitik, metaphysika bat oso landua irakasten zuten aho-mihiz, oihan sakonetako zuhaitz sainduen gerizan, beren sakerdote druida zaritzaienek, Aitzinateko authoreen idazkietarik dakigun bezala lur-handiko Keltez den bezembatean.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/4 0095 Zinema eta teatroa Ez da aintzinatea euskaldunon ardura bakarra; oraingo arazoez ere arduratzen gara; argi ageri da hori zinema eta teatrorako dugun zaletasunean.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0100 VIKINGOAK AMERIKETAN? GIZARTEA X. mend. Eurasiaren eta Amerikaren arteko Ozeano Atlantikoa hesi gainditu ezina izan zen Antzinateko nabigari ausartenentzat ere.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zibilizazioa 0143 Antzinatean idatzitako liburu asko argiratuko dute eta beste ikuspegi batzutatik estudiatuak izango dira.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0049 Aintzinatean, nola pertsiarrek hala greziarrek, nahiz erromatarrek nahiz kartagotarrek, telegrafia optikoaren bidez transmititzen zituzten berriak; honetarako suziriak jartzen zituzten muinoetan eta mugitu egiten zituzten alfabetoko letrak osatuz.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0445 Esan genezake zinikoek aintzinatean egitazko mugimendu kontrakulturala osatzen dutela.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0026 Hona hemen aipatuenak: Aintzinate klasikoaren birpiztea (humanistek horrela proposatzen zuten); ideia eta sinesmenen krisia: erreforma, kontraerreforma edo, hitz batez esateko, erlijio-burrukak; aurkikuntza berriak geografian, merkatal eta zientzi arloetan; munduari eta gizakiari buruzko ikusmolde berriak: gizakiaren aurkikuntza, berau izaki autonomo eta aske gisa gogoematen den aldetik; estatuaren ikusmolde berria, estatua artelantzat hartuz; orduan ematen da, baita ere, herexeen erretzea eta filosofo zein zientzilarien zapalkuntza etab.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0023 Erromatarrentzat lan egiten zuen eta judutarrei buruz liburu bat idatzi zuen 94. urtean (Judutar aintzinateak).

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jaunaren deia 1973 0249 Santutegi honen lehen historia antzinatearen laino artean galtzen da.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0103 Inguratzen zuen izadi hura dena, adiskide eta etsai, etsai eta adiskide zitzaion antzinateko gizonari.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. artiñano 0053 a) Grezia eta Erromako aintzinatean.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jaunaren deia 1970 0082 Lehendabizi Eukaristiak Itun Zaharrean dituen sustraiak gogoratzen dizkigu judutarren berakoth eta kristauen Eu-charis eta urrena antzinateko kristauen anaforak (Didache, Apostoluen Constituzioak deritzana, Addai eta Mari, Apostoluen Tradizioa); azkenean garai hauetako Eukaristiaren azterketa bat.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zientekn 0387 Antzinatean burdina lortzeko behar ziren bi baldintza edo langai nagusiak bazituen Euskal Herriak: meatzeak eta basoak, alegia.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0034 Funkias izenez ezagunak aintzinatean ostodi ezaguna dute zoruak itzala behar duen tokietan baliogarri dira.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. urkizu 0011 Egia esan, ez dugu Antzinateaz eta erdi aroaz albiste gehiegirik, baina pentsa dezakegu Auñamendietako bi aldeetarik Kantabri itsasora doan ingurune honetan zebiltzan leinuak eta gizon-emazteak gerora ere mantenduko zuten ohituraren jabe izango zirela, abesti eta dantzen maitale handi haiek, bertso jokoan ere arituko zirela, alegia.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0313 Bolant-Dantza
AURITZ (Naf.)
Bolanteguna, Luzaiden, Bazko egunean edo hurrengo igandean ospatzen da, nahiz eta aintzinatean Ihauteriak aldera egiten zela ematen duen.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak marxismoa 0084 Gainera, esanen du, zerbait haundi erdietsi nahi badugu, antzinateko zirkulo itxitik atera beharrean gaude; iraultzaile den taktika sano bat atzeman behar dugu.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Aintzinatean eskiatzaileek eski luzeagoa erabiltzen zuten ezker oinean eta larruz jantzitako motzagoa eskubian.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0378 Harritzekoa da, tradizio eta folklore hain aberatseko herria izanik gurea, zein guti baliatu dugun ipuingintzan gure aintzinatea; e) textuen itzulpenak ere orain-oraintsukoak dira.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0153 Zoriontsuak zuek, hispaniar aintzinateko erlikiarik agurgarrienaren jabe baita zuen herria.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0317 Areago, elementuok dakarzki Ho Tschi Minh-ek Vietnam-en nazio-batasunaren (beraz. naziotasunaren) agerkaritzat: arraza, ohitura, kondairazko antzinate ta hizkuntzaren berdintasuna (ordenu honekintxe aipatuta: or. 130).

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0020 Antzinateko greko eta erromatarrek nahikoa eskarmentu zuten arren itzulpen lanetan (ikus bedi Livio Androniko, Naevio, Aennio, Quintiliano, Cicero, Horazio, Catullo, Plinio gazteak eta abarrek nolako itzulpen bikainak egin zituzten grekotik eta teknikari buruzko zeinen gogoeta zorrotzak eskaini zituzten) zoritxarrez, Bibliaren itzulpena ez zen baliatu beti esperientzia jori honetaz eta sarritan letra gehiago errespetatu zen izpiritua baino bihurketa lan hauetan.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0077 Aintzinatetik hazten ditu gizonak eta era askotakoak daude.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0068 Aintzinatetik egin den koral gorriaren (Corallium rubrum) erabilera baztertu ezkero, bisuteriarako, apaingarri bezala edo ustez dituen ahalmen majikoak direla eta, gutxi dira gizonarentzat interesik duten espezieak, interes honetatik kanpo uzten baldin badugu, noski, naturan animali liluragarri eta askotan koloretsu hauek ikustatzeak eskaintzen duen atsegina.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ensunza 0056 1. Materiaren egiturak eta mundu fisikoaren konposaketak kezka handia sorterazi zuten aintzinateko pentsalariengan, berauek teoria batzu proposatu zituztelarik, hala nola, lau elementuei dagokiena (lurra, airea, ura eta sua), aintzinako irudi honetan era sinbolikoan adierazitakoa.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0008 Disziplina honek, ondoko mendeetan, arabiar eta ekialdeko munduan baino ez zuen laguntzarik izan, Europan, bertako aintzinate klasikoko idazkietan itsuki sinesten zenez gero, ez bait zuen lortu aurrera-pausurik egiterik.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0021 Antzinatean, Erdi Aroan etab., hori garbi ageri da.

32. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa g. egaña 0048 Bertan ikusi daiteke antziñateak gaur arte Ama Birjiña`ren etxetzat jotzen duan lekua.

33. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0090 Egoaldeko erri eguzkitsu eta koloredun batera? - eta jadanik aurra bazekusan berarekin itsasoko ur epeletan igerika, edo, Aitzinateko uriak eta erriak ikuskatzen zituztelarik, musaioetan edo arri zaarren artean Theresa seriosa, oroitzapen eta antze-lanei begira, hark ematen zizkion azalpenei beha...

34. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0062 Ala ere baditugu eskuzorroaren antziñatea adierazten diguten zenbait aitapen.

35. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0181 Orobat, Gotzai jaunak nai eta agintzen duana, esandako Jaurerriri ontan Gaztelania-ko jantzi eta soiñeko ta burukoak sartzea da; izanik gaiñera eurok askoz garestiagoak eta mendi malkarretan eraman ezin ditezken bezelakoak; gaiñera emengo jantzien antxiñatea galdu eta ondatzea izango litzake.

36. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak vill 0083 Antziñate osoak beti uste izan du Papiasek pasarte ortan diona gure lehenbiziko ebanjelioari buruz esana dela, eta Schleiermacherek usnatu duen beste liburu hori ez da iñundik agiri.

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0005 Baleike, nn ñ irakurtzen bait zuten antziñate artan, eta b ta p alkarren artean errez aldatzen bait dira.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. jimenez 0001 Zezenei buruz, zezenketa hutsei baino, aintzinatean hasita eta gaurdaino sortu den dokumentazio hustu gura izan du gizon adoretsu honek.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak matx 0002 Esaterako XIX eta XX mendeko zenbait narratzaile klasikoren obrak lehenbailehen itzuli behar ditugu, kataluniarrek bere garaian egin zuten bezala eta baita aintzinateko zenbait klasikorena, besterik ez bada antologiak eratuz.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Lan honek prehistoria hurbileko bizileku eta bizimoduei buruz azterketa kulturala eskaintzen digu (neolitikotik antzinatearen amaiera arteraino).

41. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Indusketa horien emaitzak (megalitoak Entzian eta tailer aztarnategi batzu Urbasan) argitaratu ziren herrialde bakoitzeko aldizkari berezietan (Estudios de Arqueologia Alavesa eta Trabajos de Arqueologia Navarra) Jose Migel de Barandiaran Arkeologia bekak bi taldeen ahaleginak bateratzeko aukera eskaini zuen, lurralde horretako xehetasunak hobeki ezagutzeko, beste espezialista batzuren parte hartzea eskatuz, aztarnategiak (lurpekoak eta bizilekuak) osotasunean ikertuz eta Prehistoria hurbileko denbora tarte zabal batean - Neolitikotik (Kristo aurreko 4000 urte lehenago) Aintzinatearen amaiera arteraino (Kristo ondoko IV. mendea) lurralde hark ezaguturiko baldintza eta baliabideen zernolakoa eta bilakaera aztertuz.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. otaegi 0001 Euskal Herriaren aintzinateko sustraien jabe, bere poesigintzaren ulerbideetatik bat litzateke hari hori, hala gure herriaren tragedia darabilen Gernika ulertzeko, esaterako.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00119 Balorazio-ikuspegi honetan gure heziketa-sistemak erantzukizun handia du, nabaria denez. Urtetan eta mendetan, Antzinate klasikoa ez ezagutzea kultur faltaren seinaletzat hartua izan da. Ez dugu esango klasikoak ezagutzea kaltegarria denik, jakina, baina beste kulturekiko ikuspegi desberdina eduki behar da.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00111 Humanismoa eta Antzinate klasikoa

45. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00111 Humanistek denboran oso urrun ikusten zuten Antzinatea (antzinako edozer zen erakargarri beraientzat), baina pentsaerari zegokionez oso hurbil; Erdi Aroan, aldiz, kronologikoki gertuagokoa bazuten ere, haien pentsamoldetik urrunago geratzen zen [...]. Italiako Erdi Aroko eruditoek eta Italiako artistek hurrengo belaunaldiek baino hurbilago bizi izan zuten, noski, garai klasikoa [...]. Hori bai, humanistek, Antzinateko berezitasunaren eta esanguraren sentimendua berriro aurkitu zutenean, modan jarri zituzten XVI. mendean indusketak eta eraikuntza erromatarrekiko interes zientifikoa.

46. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00158 Neoklasizismo terminoak klasizismo berria esan nahi du, Antzinatera bueltatzea, alegia. Baina ez garai batean bezala ulertua, beste modu batera baizik.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00256 Argazkigintzaren jatorria ganbara iluna izan zen, hots, Antzinatetik ezaguna zen kaxa itxia.

48. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00028 Antzinateko zibilizazio askok izarrak behatzeko trebetasun harrigarria zuten. Lurra, Kosmosaren erdigunea zela uste zuten, hots, Unibertsoa geozentrikoa zela.

49. 1991> euskara batua ikasliburuak a. prego 0040 Hemendik Encisora bitartean, eta baita Soria aldera pittin bat sartuta ere, aintzinateko aztarna ugari gordetzen dituen eskualde bat dago, non dinosauruen oinatzak, landare fosilizatuak, eta beste hainbat testigantza aurki daitezkeen.

50. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0449 1.1. Antzinatean ilargi egutegiak nagusi

51. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz ba! 0004 Antzinatean, judu eta arabiarrek euren izena eta aitaren izena zeuzkaten.

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Altxor hauek antzinatekoak deitzen dira.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Eta nazioarteko gaizkile-taldeak hainbat herrialdetako lapur-taldeak sortzen dira, antzinateko horiek lapurtu nahirik.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 00150 Harpe edo Leizeei buruzko legendak oso ugariak dira eta ezin hobeto datoz euskal mitologiarekin. Horietako kondaira batzuk bizirik diraute oraindik orain, antzinaterik zaharrenetik datozen ideietan oinarrituz. Joxe Miel Barandiaran apaiza izen zen, bere erbestealdian zegoen bitartean, Sarako pertsona edadetuen artean eta haien ahoetatik jaso zituena.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. erize 00218 Pirinioetako ibarrak eta Leire-Zangozako aldea elkartuz Nafarroako ekialdea marrazten da (ikus 12. irudia: Nafarroako ekialdea), hizkuntz berezitasun nabariak dituen eremua Caro Barojaren ustez (1971-2, I: 351). Lotura zaharra du Jazetaniarekin (Antzinatean Baskoien lurraldea) eta Akitaniarekin.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. erize 00218 Antzinateko zelten eta galo-erromatarren eragina hortik etorri bide zen eta harremanak Erdi Aroan segitu zuen. Horrela, La línea Jaca, Sangûesa, Pamplona fue de excepcional importancia (ibid.: 340). Menendez Pidalen (1952: 42) ustez ere Zangoza aldeko eskualdeen berezitasuna elebitasun goiztiarra da.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00028 Ikerketa horiek izan ziren, zalantzarik gabe, linguistika historikoari bidea urratu ziotenak: Ritsehl-en Plaute-ri buruzko lanak linguistikoak direla esan daiteke; baina eremu honetan, filologia kritika puntu batean hankamotz geratzen da, gehiegi atxikitzen baitzaio hizkuntza idatziari, hizkuntza bizia ahaztuz; gainera, antzinate grekolatinoak ia erabat beretua dauka filologia kritika.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00045 Uste da antzinatean ez zela duelorik, agian garai hartakoak ez zirelako era susmagarrian armaturik ibiltzen elizetan, teatroetan edo lagun artean.

59. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0319 Argitara emandako lehen liburukiak zioenez, honela banatu ziren erantzukizunak: X. Larrañaga (Historiaurrea), K. Larrañaga (1. Antzinatea, 2. Ertaroa), J. Madariaga (Aro Modernoa) V. Huici eta J. Madariaga (Aro Garaikidea), F. Ugarte (Kartografia historikoa) eta J. Gil (Artea).

60. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0319 Asmo hartatik (erdaraz eta euskaraz ematekoa, gainera), urak ez ziren kasu guztietan itsasoraino iritsi: Antzinateari zegokiona kaleratu zen (43) LARRAÑAGA ELORZA, K. (1988): Euskal Herria Antzinatean: Materiale eta Agiriak. Donostia/Bergara: Kriselu/UNED. (Argitalpen honi buruz autoreak egindako oharrak ik: Euskararen mesedetarako?, in: Diario Vasco. Zabalik 1989-03-02., baita Aro Garaikideari zegokiona ere (44) HUICI, V.; MADARIAGA, 1. ( 1989): Euskal Herria Egungo Aroan. Materiale eta Agiriak. Donostia / Bergara: Kriselu / UNED; azkenik, gisa berean, kartografia historikoari zegokiona (45) UGARTE, F.M. (1989): Kartografa [Euskal Herriari buruzko kartografa historikoa (1900 aurrekoa). Lehen hurbilpena]. Donostia/Bergara: Kriselu/UNED. 2. Iib. Tamala da proiektuak bere osoan eta euskaraz eta erdaraz aurrera ez egitea, izan ere euskal edizioa bide-erdian geratzeaz gain, erdarazkoa ez baita inon argitara eman. Tamala diot, zeren garrantzizko argibide eta informazio historikoak galtzen baitira horrela, Irakaskuntzara heldu gabe..

61. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0319 Historiaurrea, Ertaroa eta Aro Modernoa geratu ziren, ba, proiektuan aurrera egin gabe; orain, urrats berri bat emanez, EHUk argitaratu du hemen komentatzen dugun Ertaroaren lehen parte hau, Antzinateaz egindakoari Lehen Ertaroarekin segida kronologikoa emanez.

62. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0320 Erromatarrek eta idazle klasikoek, hementxe, Pirinio katearen isurialde bietan eta baita euskal mendietan eta agian kantauriarretan ere topatu eta deskribatutako unitate etniko-kultural euskoideak zuzenesten zuen, Antzinatean, Pirinio-mendebaldeko komunitateez hitz egitea.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0179 Gizonak antzinatean Australiara eramandako Dingo zakurrak, atzera basatu zelarik, konpetidore guztiak likidatu zituen, bere tankerako ehiztari bakar bezala bera gelditu arte kontinentean.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0007 aintzinate n. ancient times, antiquity.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0038 Halere, lekuko jainkoizun batzuk, seguraski inbasio horiek berak baino lehenagokoak, guganaino heldu dira, antzinateko idazleei, edo harri-idazkiei, edo aldareei esker.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0012 UNESCOk adibidez, arazo batzuei buruzko albisteak besterik gabe ez onartzea gomendatzen du;piramideen, esfingearen edo antzinateko beste hainbat obraren sekretuari buruzko albisteak...liburu eta eskuizkribu zaharretan aurkitutako zeinuen deszifratzeari buruzkoak... Atlantida eta antzera desagertutako kontinenteei buruzkoak... (1955. urteko nazioarteko konferentziaren arabera oso kontuz tratatu beharreko 78 gaien zerrendatik hartu dira hauek).

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak harluxet he 0003 abako. iz. 1. Antzinatean eta Erdi Aroan kalkulatzeko erabiltzen zen taula.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0086 Aristokrazi garaietako, eta batez ere antzinateko, historialariek idatzia irakurtzean, ematen du gizakiak, bere zoriaren jabe bihurtu eta bere hurkoak gobernatzeko, bere burua dominatzen baino ez duela jakin behar.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0086 Antzinateko historialariek agintzen irakasten zuten, gaur egunekoek ia obeditzen bakarrik irakasten dute.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gaztentz/1 0061 Hala ere, antzinateko eraikuntza monumental zaharrenak bloke handiz eraikiak ziren.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0273 Beste zuzenbide batzuenganako erromatar zuzenbidearen ikerketa-hurrerapenak erromatar zuzenbidearen ikerketaren bakantasunik eza bultzatu eta aintzinateko zuzenbideen kondaira orokorrean barne-egokitzea erakarri izan du, erromatar zuzenbidea adierazgarri garrantzitsuenetariko bat, baina ez bakarra, (Wenger, San Nikolo, Seidl, etab.), izanez.

72. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. ruiz 0663 bestetik, azken mende hauetan ere antzinatetik bertatik zetorren tradizio sendo eta zabal bati eutsita Virgilio poeta christianus bezala sentitu nahi izan delako askotan (...)

73. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0005 ¿Antziñate artan ainbesteko garrantzia ote zuan Oka izeneko uritxo arek?

74. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 0067 Horko pasarte batzuk antzinateko Grezia eta Erromakoak dira, beste batzuk Bibliakoak, eta bakar batzuk Agirrek berak bizitutakoak edo entzundakoak, konfesioetan eta.

75. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0006 Beste ataletan ez dauden kontsumogaiak konpontzea (oinetakoen konponketa; eta artelanen, altzarien, antzinatekoen eta musikatresnen zaharberrikuntza izan ezik)

76. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1994 0014 Beste ataletan ez dauden kontsumogaiak konpontzea (oinetakoen konponketa; eta artelanen, altzarien, antzinatekoen eta musikatresnen zaharberrikuntza izan ezik)

76 emaitza

Datu-estatistikoak: