XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia abar 0005 Eskuitara kucha edo armario bat zagar errenkada bat gañian dubela eta ezkerretara erloju luze bat.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a lamiak 0101 ¿Nón dun neré urrézko orráxe edérra? Ezpáldin badíran emáitten, kendúko dinªt armáiua, alásia ta baztérra.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0010 Goiko apaldiari zapalda deritzaio, ta beko maitxoari armario.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa txill 0085 Armairuaren taupada sentitzen ikara pasa nuen, barruan biotzik ba lu bezela...

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0311 - Badoha armariorat, eta ebatsirik sakelerat sartzen ditu, bri-brau, moltsa, kullida- fortcheta zilarrezko batzu eta holako....

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0314 (Kafia zerbitzatzen dio eta badoha armariorat kullidaketarat).

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0315 - Gure mutil Paristar famatuak, atheratzean, berekin joan dituela armariotik moltsa eta kullida-fortcheta zilharrezko batzu!.

8. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. landart 0041 Segidan ama eta alaba hasi ziren ganberako hermairien eta sukaldeko mublen husten eta Pattin-en arrebak erraiten zuen amari: Zer xantza! azkenean harat joanen gira!.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Ez du behar Bazterretcheko etcheko andere gazteak desohorerik eztei egunean, bi borthak zabal-zabala espos garborako hermeirua, dendariak, ezteilier guzien bichtan, zabaltzen duenean.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak jalgi hadi/2 0012 Gainera ez da nahikoa etxea erostea, bete egin behar da gero nolabait: oheak, armairuak, kortinak, sukaldeko tresnak....

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0097 - Armairu bat......... =.......

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mekanogr 0267 Etxera iritsitakoan Midas erregea ahal zuen guztia ukituz geletan itzul-biraka hasi zen: mahaia, armairua, aulkiak, dena urre bihurtzen zen.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0022 Otsoa, amona jateko asmoz sartu zen, baina amona arin-arin armairu barruan izkutatu zen.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0022 - Hemen nago, armairu barruan izkutatuta!.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0007 Etxearen gure erdiaren zabalera osoa dauka, baina aldamenean gonbidatuen gela dagoenez gero, ez da hain handia, eta gainera, nola gonbidatuen gelak pareta barruko armairu horietako bat daukan....

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0041 - Bestaldean armairu bat dago atearen aurrean.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0041 - Armairuaren atzeparetatik atea igarotzen zen.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0105 Gero, ondoezak eman zion eta erratz armairuaren kontra jo zuen erortzean.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0123 - Hori gora behera ez dio axolarik erantzun zion Petri zurginak, bere eskariz egindako armario hau jauregi barruan sartu besterik ez baita.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0123 Sartu zuten armarioa jauregi barruan, Txanton eta bere laguntzaileak bihurtu ziren etxera eta hurrengo hogeitalau ordutan ez zen ezer nabarmengarririk agitu.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0123 - Barka, atezain jauna, baina egia esan, okerreko lekura ekarri genuen armarioa. Ez zen honontzako.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0123 - Beraz, armario bila etorri gaituzu.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0123 Txanton, beronen morroiak eta atezaina joan ziren armarioa zegoen jauregi-gelara eta atera zuten armarioa, kamioian etxera eramateko.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0095 Pentsamenduan irakurri izan balio bezala, neskatxa bata gorridunak esan zion: - Jantziak armario batean ezkutatu dituzte, beste gela batean.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0068 Hantxe zeukala armairuan diru-kaxa bat urrez betea eta hartu eta joateko.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0053 Baina armairuan jasorik beti du pattar botila bat, eta Karlik pixkanaka behera datorrela ikusten du.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0077 Eta Mokoxo, berearekin jarraitzen zuenez gero, ganbaroteko armairuan utzi zuen kapitainak.

28. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0007 Nire gelan ateak, zur zaharrezko marroi iluna,
deskriba dezake malko eta irribarre; leihoak,
zuri argia, kristalaren transparentziaz
nolako desirak abiatu diren jakin badaki;
pareta berdea, eta hezea,
hormairudiz betea; lanpara baten alboan
ohea, ametsetarako bazter enea; armarioak,
erdi zabalik, inolako lotsarik gabe erakusten du
ezordenuz pilaturiko arropen irudi anizkoloreduna;
ispilurik ez;
erdian, elkarri begira, mahaia eta aulkia gaurko ia
arratsalde guztian nirekin bat izan dira; lurrean
baso bat ur, banaizezpanaiz egarri.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0121 Leames zutitu egin zen, armairura hurbildu eta whisky piska bat hartu zuen.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0052 Baina espazioko gertakari harrigarrien komikiak gure gelako armairuaren kajoirik ezkutuenean gordetzen bagenizkion ere, berriagoak eta politagoak ekartzen zituen gure seme ase ezin horrek lehengo bilduma betea are lodiagotzera.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0069 Gaumahaiko argia piztu gabe goizeko lehen argizpiak begiei Drakulari argia bera edo kristau-gurutzeak bezain gorrotagarri zaizkie eta, haztaka-maztaka, Anton jaiki egiten da eta badaezpada tentazioari ez makurtzeko kaobazko armairu gain-gainean ezarrita duten tramankulua ixilerazten du.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. eguzkitza 0044 Gizona harrapatu zutenean, nonbait, bera izan baitzen txapelokerrak etxera heldu orduko, oso modu trebeaz guztia edo ahal zena salbatu zuena, berbaz egon zitzaielarik, erdi aspertu eta beren logelako armairuko gainaldean ez begiratzea lortu baitzuen.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa millox 0076 Bidean, emaztegaiaren etxerat heldu gabe, gaixtagin batzu ateratu ziren sasi batzuen gibeletik eta ebatsi muble eder heik, bainan Jokin ohartua baitzen zer pasatzen zen, utzi zuen bere burua armario baten barnean hestera.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0084 Armairuko apalean iratzargailua betibateko joan.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0053 Hemen, gela ttiki honetan zeukan bere mundu guztia: etzan-lekua erdiz-erdi; eskubi aldera, arasa edo armarioa bere soinez zintzilikaz beteta; gau-mahaia ohearen ezker aldean eta bere gainean argitresna berexia itzal-mozorroez gela-inguru guztia....

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0068 Ohe bat, armario bat, lababo bat eta ispilu bat bietan.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0111 Kikili eta Kokolo armairu handiak zabaltzen hasi ziren.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1981 0082 Irak.- Begira armairuan - A, bai! Hemen dago.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0122 Nik bezala topatu dukezu zeuk ere armairu batetan irakurtzen eta idazten ikasteko hastapenak, urtetik urtera lehenago erabiliak.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0304 Harmarri eta armarioetako abere enblematsurik ez du herriak gorde: euskaran ez dago jatorri noblea erreibin dikatzeko abere noblerik.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0097 Jakitokia. Sin.: Despentsa Etxe batean jaki-hornidurak gordetzeko armarioa edo gela.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0097 Jantzigela. Etxe bateko gelatxo txikia, jeneralean logela nagusiaren sarreran dagoena, armarioz hornitua egoten dena eta bertan jazteko eta eranzteko erabiltzen dena.

43. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0105 Txoria bezain arin igo zan, jauzi izugarri batez, Mr. Freddie Widgeon Gaztea, arasa edo armario aundi baten gañera.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0150 Egun batez haragi, arraina bertzean,
ogia harmairuan, ilarrak eltzean:
guziak diru truke dituzu etxean;
non bila zinezazke, guk sortu ezean?.

45. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0041 Harmairuan baziren kontserbu batzu.

46. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. saragûeta 0028 Arropak urrine edo usaiñe goxua izateko armarioan menbrilloak sartzen zire.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Gaurko armario ta izoztegirik etzan garai aietan ere, gizonak nekatzen zun gero burua!.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1982 0001 Armarioan pasaportea bilatu nuen... hantxe zegoen.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. zidarre 0001 Harrez gero, mila zarata entzun ziran etxe haretan, sillak eta aulkiak atzera eta aurrera, muebleak narrazean, aspiradora... armarioaren ateak, kajoiak sartu eta atara...

50. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0122 Eta, halako batean, armairuko arasa ha goiko ertzeraino bete zanean,-berbiztu egiten ez zalako ez ekian Maitanek berak zenbat heriotza lehenago lez jaso zan- nekatu egin zan erugea bere erditze lanean.

51. 1991> euskara batua antzerkia e. genua 00216 (Argia pizten denean armairuaren gainean, zorabiatuak bi txotxongilo ikusten dira.)

52. 1991> euskara batua antzerkia e. genua 00236 JOXEMARI.- Baina lehen hor, armariu gainean txotxongilo batzuk ikusi ditut eta.

53. 1991> euskara batua antzerkia e. genua 00236 (Txotxongiloak armariuaren beheko partean, dardaraz azaltzen dira.)

54. 1991> euskara batua antzerkia e. genua 00236 JOXEMARI.- Eh, neska mutilok, zuek hemen armairuaren gainean Txotxongilorik ikusi al duzue?

55. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00099 Zure armairuetan Hiru Errege Magoen kabalkadan baino jostailu gehiago dago.

56. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0109 BEZ.2.- Armairu bat behar dut.

57. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0109 KIKILI.- Armairu bat behar du!

58. 1991> euskara batua antzerkia i.e. odriozola 0007 Armairu bat ere bai eta garaiko beste zenbait osagarri.

59. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0027 Gorde egingo ditut armairuan, zeozer falta izan ezkero ajentziakoa kobratzeko kapaz da eta.

60. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0056 MAITE -Jesus! Ez al zara akordatzen, behin, zure armariotik, han zeneuzkan soineko guztiak atera eta biok jostatzen nola ibili ginen?

61. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak landaturismodekretua 1999 00029 l) Logelek gutxienez elementu hauek eduki beharko dituzte: arropatarako armairu bat horman sartua ala ez, pertxak, aulki edo butaka bat edo gehiago, gau-mahai bat argi-etengailu bat bertan edo hurrean duela, eta gaueko lanpara bat, eta ohe alboko alfonbra bi.

62. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00004 Mirentxuren amak kaxa batzuk atera ditu armairutik.

63. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0077 Gela hau handiena da, armairu eder bat daukagu, eta armairu horren barruan, telebista, tokata, basoak, liburuak, e.a.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. elortza 00007 Ia konturatzeke, egongelako armairu gainean zituen argazkietara begiratu eta Xabierrek egiten zuen broma hura bururatu zitzaion: nola jarraitzen du familiaren oroitzapen-panteoiak?; hain zuzen, galdera huraxe egiten zuen jaiotetxera itzuli eta, puzzle desordenatu baten piezak bailiren, markotan sartutako argazki-pila hura ikusten zuen bakoitzean.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 00004 Iluntasunean ezkutaturik, munstro iletsu eta hortz handiak egoten ziren, armairuko ateak berez-berez zabaltzen ziren, kirriiinka eginez izaki heze eta lirdingatsuak igotzen zitzaizkion ohera.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0058 Bi minutu geroago, aita eta biok sukaldeko armairuaren neurriak hartzeko metroa zabaltzen ari ginela, pasatzen ikusi nituen, bi itzal isil, jangelarantz.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0013 Bere jantzi, alkandora, amantal, galtzerdi... berari dagokion armairuan uzten hasten da.

68. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0013 Armairua ixtera doala, atearen barruko aldeak ispilua daukala konturatzen da.

69. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0025 Benedikt andereak, bere armairua bigarren solairuan eta gelaren horma arrosaren aurka sostengatuta zegoela, ezin zuen ulertu nola inork joan nahi ez zuen haren neguko berokiaren bila.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0042 Bazkaldu aurretik lisatu nituen pijamak, Stein andrearen armairuan utzi nahi nituen.

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0042 Armairuaren atea ireki nuen eta aho zabalik gelditu: umeen txikitako gauzen apalan tolesta-tolesta eginda praka marroiak, jertse marroia, galtzerdi berdeak eta bufanda berdexka zeuden.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0042 Berak jaso izango zituen arropa haiek ganbaratik eta bere armairuan ipini!

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0104 Armairuko atea bizkarraren kontra sumatzean gelditu egin zen.

74. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00100 Mesanotxea, armairua eta saxofoia gelaren hutsari desafioka antzean dabiltza.

75. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00050 - Bai..., armairuen antzera zabaltzen zan kutxa bat ekarri eban aititak.

76. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00111 Goizeko lauak ziren eta beste ezer baino lehen. gure sotoko bazter batean gorde nituen leherkariak: T8a armairu zahar baten barnean, arrantzurako xira eta anorak zaharren azpian, eta kloratita, txakurren pentsua egoten zen kaxa batean.

77. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00017 Boben armairu bete-betean eskua barruratu eta pertxak ezker-eskuin apartatu zituen zakarki, bere trajearentzako tokia egiteko.

78. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0052 Armairua handia da.

79. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0052 Gerizondo egurraz egina, kapritxoz eta trebeki landutako bitrina dotoreak dauzkan armairu handi baten gainaldera besoa ezin iritsita dago Klara, aulki baten gainean eta hankapuntetan.

80. 1991> euskara batua literatur prosa m.j. garcia 0025 Tolestu eta armariora.

81. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0054 Zartagia berriz sutegian jarri eta armairura jiratu zen.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00018 Elbira nire emaztearen urrats nagiak entzun nituen logela aldean; egia esan, ez dakit zergatik, baina bi egun zeramatzan berak, zegoeneko, neguko erropak armairu handitik txikira garraiatzen hurrengo urtera arte bertan gera zitezen; negua bere ezbehar eta molestiekin gainditua zegoen. Horra. Bada. Bere komeriak.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak dona dona 0035 Jostailu txikiak gordetzeko armairua

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0223 B: Bai, eta ni armairu azpian sartuko; trikun krak, ez naute ene aitak eta amak zuretzako.

85. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Bai, arroxa koloreko loretxo haiek, armairu barruan usain goxoa zabaldu ezezik, pentsamendu alaiak erakartzen zituztela entzutea aski harrigarria izan zen.

86. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0042 Pipiari armairu zaharra bezain ezaguna zaie emazte eternalen maitasuna egiteko modua eta, bizitzarekin kontuak garbitzeko sasoia heldu zaien unean, gauza gutxi dira, pertsona baten ondoan hainbeste urte pasatzean, denbora, maitasunerako ahalmena eta indarra alferrik galdu dituztela pentsatzeak sortzen dien larritasuna eta estualdia baino sakonagoak.

87. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... berba 1993 0004 Horra atzaparrak bete motibo, euskarak armario eta kutxa zaharretan dauzkan baliabide handi eta txiki guztiak atera eta, erreparo zozoak baztertuz, euskarari kulturazko aireberritze bat emateko.

87 emaitza

Datu-estatistikoak: